Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Artetxe, Miren Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 15
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-11 Donoztiri Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue, Frantzian egin dela berrikitan jende kondaketa bat, eta horren arabera estimatua da, egun, munduan sei miliar biztanle badirela. Hemendik mende erdi baten buruko bederatzi miliar izanen dira. Zer gogoeta eginarazten dizue horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko jaiak hasi zirenetik Bilbon zabiltza, gauez ibili eta egunez lo. Gaur ere Unamuno plazan lokartu zara, baina bat-batean urak esnatu zaitu. Begiak zabaldu, eta hantxe ikusi duzu Aitor, kale-garbitzailea, mangera eskuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, haur jolas-parke bateko zaintzailea zara. Maddalen amama bere ilobekin joan da Gargantuara. Hamar bat buelta eman ditu, baina hamaikagarrenean amama falta da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldian entzun dut borondatezko lana egiteko jendea falta dela. Herri bazkariak egin gabe, txosnak itxita... Auzolana krisian dago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ze polita itsasoa, bera bezalakoa izan nahi dut. Haserre, triste edo pozik, itsasoa beti itsaso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak zu aukeratu zaitu, Miren, Andonirengana joan eta erretiratzeko eskatzeko, alegia, gazteei plazak uzteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa