Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Mutriku Eskuragarritasuna: Online entzunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 31
2017-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbeste jende zain egon den hitzaldia emateko ordua heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Miren, beste bertsolariek euren dohain bana emango dizute zuri, eta, zuk, trukean, zure akats bat emango diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zakarretatik atera dut paper bola hau. Harremanek askotan zakarretan amaitzen dute. Familian, koadrilan, bertso-giroan? dauzkagun harremanek hainbatetan, zaindu ez direlako, zakarretan amaitu ohi dute. Zer galdu den, zer egin den gaizki? berandu konturatu ohi gara. "Zaindu maite duzun hori" jartzen du esku artean duzun paperean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maskara bat, benetan garena ezkutatzeko balio duen beste azala. Denok omen daukagu maskara bat. Elkarrekin maiteminduta dauden bi neska zarete. Kasu honetan maskara ez erabiltzea erabaki duzue. Mutrikuko moilan zaudete, goxo-goxo, ilunabar batean, muxu bat hemendik, laztan bat handik, une ederra da zuentzako. Herriko emakume batzuk dabiltza paseatzen inguruan, eta zuen ondotik igaro direnean igarri duzue zelan dabiltzan marmarrean, eta begirada arraroak egiten zuei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kopa bat. Kopa beti ematen zaio lehenari, onenari. Txikitan gelako guapoena hintzen, egun koadrilako guapoena, seguruena, izaera gogorrekoa, fuertekoa, sekulako autoa erosi duk, ondo janzten haiz. Onena izan haiz. Futbolean ona, eskolan ona, lanean ere ondo ikusten haute. Hogeita bost urte onena izaten, eta pisua dauka onena izate horrek. Pertsona pertsonaia bihurtzen ari da azkenaldian; kosta egiten zaik onena izatea jende aurrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-12 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Ekhi Erremundegi, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mutrikuko gazte asanbladako kideak zarete. Oinarrizko funtzionamenduan ez zarete ados jartzen. Erabakiak modu indibidualean hartzearen aldekoa da Ekhi. Unaik, aldiz, taldearen erabakia jartzen du norbanakoaren gainetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Puntua: Nolakoak ditugu / gaur egun gazteak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Xabi Astigarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamalau urteko gazte batek esku batean porroa eta bestean metxeroa dauka. Alde batetik tentazioa sentitzen du, bestetik errespetoa. Zu, Xabier, alde batetik ari zaion deabrua zara. Zu, Mikel, aingerua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Egaña aita eta Irazu semea. Egañak, aitak, hiru urte pasa ditu kartzelan ama jipoitzeagatik. Kartzelatik irteterako orduan, Irazu, semea, dauka ate ondoan zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Medikua zara. Gaur, lanera joan eta zeure buruari egindako analisiak ikusi dituzu: minbizia daukazu. Lehenbiziko gaixoa ate joka ari zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-04 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, urte askotan zehar lanean jardun duzun bakarlari euskalduna zara eta orain artean ez duzu famarik lortu. Iñigo, Rosa, Operación Triunfoko irabazlea zara eta 2 hilabetetan Euskal Herriko jende guztia zureganatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil berri den lagunari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Roman Maiz "Okelar", German Meabebasterretxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-06-03 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeure etxeko ispilua zara. Kontaiguzu Azpillagari nolako erretratuak ikusten dizkiozun goizean jaikitakoan, bazkalondoan eta oherakoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-03 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Aitor Sarriegi, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin liburuak beren apaletatik erori eta barruan zituzten pertsonaiak nahastu egin dira. Liburuak atzera beren apaletara jasotzerakoan pertsonaiak bikoiztu egin dira. Orain, bi Edurne zuri eta bi printze dauzkagu. Zein da sobran dagoen Edurne Zuri eta sobran dagoen printzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egaña azti ospetsua da. Unai, etorkizunaz kezkaturik dagoen euskal alderdi bateko politikoa. Hauteskundeak gertu direnez, Unai hurbildu zaio bere alderdia nola den jakiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-03-28 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Roman Maiz "Okelar"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Okelar oilategira joaten da hegaztiei jaten ematera eta oilanda bat topatu zuen itota... Jon Azpillaga bere txakurrarekin paseatzen zebilen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume gutxi jaiotzen dela eta, Gobernuak solteroei inpuestoa aldatu die. Zer iduritzen zaizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume bat duzu, gaixorik, sukar haundiarekin. Medikuarengana joan zara eta jokuan ari dala eta, medikuak itxoiteko esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa