Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Ondarroa Mendea: XXIBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-14 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga, Chago Morales
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: “Zer praktikatzen duzu?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-13 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, 25 urte egin dituzu kartzelan. Gaur, erraz ahaztuko ez duzun eguna iritsi da, bazatoz herrira. Irteteko ordua iritsi zaizu, eta hor duzu, Beñat azken urteetan alboan eduki duzun funtzionarioa. Elkarri begira zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, haur jolas-parke bateko zaintzailea zara. Maddalen amama bere ilobekin joan da Gargantuara. Hamar bat buelta eman ditu, baina hamaikagarrenean amama falta da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ze polita itsasoa, bera bezalakoa izan nahi dut. Haserre, triste edo pozik, itsasoa beti itsaso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 90 urteko emakumea zara eta itsasoa da zure konpainia bakarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-12 Ondarroa Sariketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Oier Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa