Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Agirre, Amaia Lekua: Zizurkil Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 12
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, enteratu gaitun irailean bost kontinenteetan zehar ibiltzekoa haizela bertako kulturak aztertzeko asmoz. Atzeko bostak Maialeni laguntzera doaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-06 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun, zuek biok, bi alargun zaretela. Badira bost urte zuen senarrak hil zirela, baina bion jarreran badago alderik: zu, Iñaki, urtean behin soilik joaten zara kanposantura bisitan, plastikozko loreak eskuetan dituzula; zuk, Jon, aldiz, astero-astero lore berriak jartzen dizkiozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Zaharrena da Irazu eta zuek gaztetan oso Irazuzaleak izan zineten. Izango duzue zerbait galdetzeko, ia hogei urte geroago. Egin galderak puntuak jarriz:
Puntua: Lehen palestino bat zan / orain alkandora
Puntua: Nola mantentzen dezu / horrelako boza?
Puntua: Larraulgo adosatun / okupa al zaude?
Puntua: Nola egin zenuten / ETBn pintada?
Puntua: Orain mailaz doblea / ta pisuz erdia
Puntua: Zein da ez nekatzeko / zure gasolina?
Puntua: Lujuzko ordezkoa / lehengo titularra
Puntua: Orain titularrari / mezu bat bialdu
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa