Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Entitatea: "Euskal Herriko Bertsolari Elkartea" Pertsona: "Enbeita, Jon" Urtea: "1992" Lekua: Lekeitio Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 14
2005-02-19 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar beteko dira bi urte Egunkaria itxi zutenetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-17 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egunkari batek titular hauxe dakar: Yugoslabian guztion begien aurrean serbiar jenozidioak jarraitzen dau. Bitartean munduko aliatuek Sadam gogorki zigortzen dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-11-18 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Abel Enbeita, Ainhoa Munitxa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abel Enbeita, Marino da; Ainhoa Munitxa, Retegi eta «Txiplas», Clemente. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-02-28 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: ARGIA aldizkariari bi bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaia: Gu bat baino gehiago daukagu bakoitzak barruan. Zuk, hiru Julio desberdinetatik kantatu beharko duzu.
1.- Aste bukaera batean sekula aurretik kantatu gabeko leku batera doan Julio.
2.- Jendez goraino beteta dagoen plaza bateko oholtzatik begira dagoen Julio.
3.- Domeka libre eduki eta etxeko sofan botata dagoen Julio.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira.... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Ibon semea zara eta Ander aita. Ibon, hile batzuk daroazuz Brasilen boluntario lanetan. Ander zuen aita, hasieratik egon da zure erabakiaren kontra, arriskutsua dalakoan. Gaur, ezustean, bisitan joan jatzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hilabeteotan hego Euskal Herrian gehien ikusten den espainiar telebista kate baten ikusi duzu emakume bat berak jasandako tratu txarrak kontatzen: Rocio. Onintza, zu ere pertsonaia publikoa zaren aldetik jakingo duzu zer den norbere kulpak eta intimitateak zabaltzea. Garrantzitsua irizten zaizu kontaketa hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Gai bati buruzko lehen puntua emanda.
Gaia: Etxea
Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala.
Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen?
Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz?
Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena?
Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik?
Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean?
Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak?
Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk Kutxa Bira ekimenaren baitan idatzi zenuen: “Hizkuntza da oraingoz munduak eskaini digun bizileku bakarra”. Zuk kutxa horretan mezu bat sartu zenuen. Zer mezu espero duzu kutxa horretatik ateratzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa