Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Urtea: "2008" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Getaria (G)Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 23
2014-09-26 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Aurten ospatu da Elkanoren lehorreratzea. Lau urtez behin egiten da.
Amets izango da Elkano, azken urteotan paper hori egin duena. Utzi egin behar du eta zure esku dago nori eman aukera hori. Semeari eskaini diozu, Beñati, baina honek ezezkoa esan dizu, zure harridurarako.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lankideak zarete, egunkari berean lan egiten duzuen lankideak. Zu, Xebaxtian, politika gaiez arduratzen zara; Imanol, eskelez. Egunero bezala, bazkalorduan elkartu zarete, eta egunero bezala, zuen lanaz kexatzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aitona zaharrarekin paseatuz joan zara Arratoiraino. Gora igo eta talaian zaudetela han hasi da aitona balea ikusi duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Musika talde bateko bi kide zarete, eta diskoa atera berri duzue. Aitorrek promozioa egin behar dela dio. Zuk, Joxe Joakin, ez duzu beharrik ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Labayen, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian makina bat pertsona hurbildu zaizkizue ligatu asmoz. Jokin nazkatu da. Andonik, ordea, parrandan jarraitu nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue zuek. Zuk, Bixente, aukera duzun guztietan jartzen diezu arreta komunikabideei. Zuk, Andoni, ez duzu ezer jakin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Teknologia doa / tximistaren pare Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Telefonorik gabe / ezin gara bizi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urteotan bi edo hiru buelta egin dituzu Kubara, eta badakit gustuko herrialdea duzula. Zer ekarriko zenuke handik Euskal Herrira, eta zer emango zenuke hemendik hara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-01-17 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lantegian nagusi bezala lan egiten duzu, bestalde Bertsolari Elkarteko Iehendakari zara. Etxetik kanpo kategori haundiak dituzu, baina etxean ze kategori daukazun jakin nahi genuke gaur... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertsolari epailearen aurretik pasatu berri dira, saioa batean esandakoagatik. Zu, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izanik, kezkatzen al zaitu egoerak? Eta ba al duzu aurrerantzean gerta daitekeenaren beldurrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa