Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Lekua: UsurbilBilaketa zehaztu
Emaitzak: 35
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-12 Usurbil Sariketa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Maialen Velarde
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Aitonak bikotekide berria bota duela eta, sexuaren inguruko dudak ditu, eta biloba Maialenengana joan da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Karmele Mitxelena, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Felix, etorkina, taberna batera lan eske joan zara. Karmele taberna jabeak erantzun dizu ahal dela bertako langileak hartuko dituela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kanpamentu basera iritsi da berria: espedizioko kide batek istripua izan du. Zuk, Unai, berehala abiatu nahi duzu laguntzera. Felix, zuk nahiago duzu erabakia hotzean hartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak izango zarete, Irazu aitona eta Maialen biloba. Maialen motoz joan da parrandara, eta goizean eguna argitzerako etorri zara etxera. Aitona leihoan zenuen zain, aurpegi zurbil eta kezkatuarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek herri bateko festa batean ezagutu duzue elkar. Maialenen etxean pasatu duzue gaua. Goizean, Maialen, esnatu zara, baina triste; Andoni ez dago ondoan; joan egin da. Ohartxo bat utzi du: "Nahi duzunerako", eta ondoan bere telefono zenbakia. Dudan egon ondoren, deitzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi gazte zarete, eta aurtengo udan sos batzuk biltzearren Aginagara etorri zarete piperrak biltzera. Zer moduz joan da uzta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kulturako atala ireki behar dugu orain. Hor ere berri ugari dago, aukeraketa egin behar eta guk bat aukeratu dugu: Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa. Disko horren aurkezpenetan biei hala biei ere, besteak beste, zera entzun diegu: zer ote litzateke mundu hau aporik gabe, itsusirik gabe, minoriarik gabe? Zuei egiten dizuet galdera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jose Luis Martín Prieto kazetari espainiarrari gertatu zaiona izan da aste honetako albistea. Zer erreakzio izan zenuten gertatutakoa jakin eta gero? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-20 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok eritetxean zaudete. Narbaiza erizaina eta Munduate indizioaren orratza ikusi orduko, karrasika hasi zaren gaisoa. Hiruna bertso Narbaiza hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen itsasoan igeri zabiltzala ia ito zara, baina ez zaizu inor ere etorri laguntzera eta azkenean justu-justu atera zara zure kabuz. Zure kexa adierazteko sokorrista lanetan zebilen Ibairengana jo duzu, eta prismatiko eta guzti topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-26 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Petsona baten bi begi zarete. Mikel begi ona eta Jokin betokerra izango da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Joxe, iritsi zara zapatak lotu ezin dituzun adin tamalgarri horretara. Aldamenean iloba gaztea jolasean. Nola konpontzen zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Lizarreta, langilea zara eta Abuztuan hilabete bakarrik izaten duzu opor, Igor, berriz, ikaslea da eta hiru hilabeteko oporrak izaten ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa