Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Reggae (Toasting)" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Aizpurua, Karlos" Pertsona: "Arzallus, Amets" Pertsona: "Arzallus, Amets" Pertsona: "Epelde, Imanol" Pertsona: "Mariskal, Arantza" Pertsona: "Pisu, Andrea" Pertsona: "Saba, Manuele" Pertsona: "Sastre, Alfonso" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Pertsona: Agirre, Amaia Pertsona: Ibarzabal, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 90 urteko emakumea zara eta itsasoa da zure konpainia bakarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: [Musika eta kantu bat entzuten da: Eustakio Mendizabal Txikia aipatzen da bertan] Herri honetako semea zen Txikia eta Algortan hil zuten tiroz duela 50 urte. Itsasondon omenaldia egin zioten. Garai berrietara egokitutako naziogintza bultzatzea zuten, eta dute, helburu. Nerea, zu beste belaunaldi batekoa zara, gaztetxoa zinen ETAk su-etena iragarri zuenean. Txikiari buruzko zerbait kanta honengatik jakingo zenuen beharbada... Nazio ikuspegiaren herentzia, nola jaso duzu? Nola bizi izan duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-03 Muetz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Zaballako kartzelan izan nintzen, hiru orduz aspaldi ikusi gabeko lagunekin egoteko zortea izan nuen. Pozik zeuden asko Euskal Herrira ekarri dituztelako. Baina egoera ez da dena ederra. Han ere egoera prekarioan bizi dira, eta emakumeak are gehiago. Denek aipatu zuten berdina, kartzelatan ere emakumeen egoera askoz zailagoa dela gizonezkoena baino. Nik emango dizkizut hiru habanera osatzeko oinak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa