Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Aldizkako mota: "Sariketa" Urtea: 2001Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1412
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre izango da etxekoandrea, etxeko nagusi horren emaztea, amonatua jada. Zergatik iruditzen zaizu, Joxe, zuri paper hori eman dizugula? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, bakoitza bere garaian, neska berberaren mutil-lagunak izan zarete. Orain, hirurotatik inor ez dabil neska horrekin, baina garai haretako txutxumutxuetaz gogoratzen zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ezaguna dozuen, baino zorionak eman behar dotsetaz Mañuri lehenengo eta behin, egunokaz jubilatu egin jaku-ta. Jubilatu dan ezkero denbora libre asko, zeuzer gehiago ikisi nahia eta unibersidadera joatea otu jatzu, Mañu. Eta unibersidaden sartzeko, lehenago, sarrerako azterketa egin beharra dago. Hemen dozu tribunaleko bozeramalea. Hasi zintezke, Andoni, galderak eginez examinean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirre, amona, eta Lizaso, aitona. Gaur, Joxe Agirre, ustekabeko ederra hartu duzu. Bere gelan aitona hor bilatu dezu asistenta sozial edo gizarte laguntzaileari eskutikan goxo-goxo helduta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Behin baino gehiagotan entzun degu Landetako Unibersidadea, eta Landetako Unibersidadea entzundakoan, gauz bat datorkit neri burura: Joxe Lizasok eta bere familiak han euki zuten taberna edo ostatu hura. Hortik aurrera nik ezer gutxi dakit, eta nere garaikoek ere pentsatzen dut nere modun jakingo dutela. Guk jakin nahi gendukeena da garai hartako berri, zuen ibilerak, hango tertuliak, bilerak, Joxe nolako tabernaria zen, beste hauek nolako bezeroak ziren eta abar eta abar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Azkenaldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begiradapean zaude. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunero bezala, ipuina kontatu eta lotaratu duzu zure haurra. Telebistaren aurrean eseri eta hauxe entzun duzu: hiru orduz egon zen guraso bat bere haurra saldu nahirik azokan. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Zerain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin pasatzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kristorenak eta bi pasatuta, patera zahar batean iritsi zinen amesten zenuen lurraldera. Ailegatu eta segituan atxilotu zintuzten. Orain, hegazkin dotore batean sartu eta berriz ere zure lurraldera eramanen zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin pasatzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Egunero entzuten ditugu gerra albisteak. Oraingoan gainera gerra humanitarioa omen da. Misilak eta janaria botatzen dituzte Afganistanen. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Igandero joan ohi zara mezetara, baita zintzo-zintzo 500 pezetakoa bota ere zorrora, Elizaren beharretarako. Jakin duzu Elizak milioiak inbertitu dituela burtsan. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, kartzelatik ateratzera zoazela, Maialen presozainak urteetan eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu. Hiruna bertso, hamarreko handian, Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
