Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Arzallus, Amets" Pertsona: Berriozabal, MaiteBilaketa zehaztu
Emaitzak: 537
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asteko erosketa egitera joan zarete elkarrekin. Ordaintzeko garaia heldu denean, orgatik gauzak kentzen hasi behar izan duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolari banaren gurasoak zarete. Saioa hasi eta berehala aretotik atera zarete biak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. Puntua: Madril olinpiadetan / kanpo geratu da
2. Puntua: Gaur egun olinpiadak / negozio galanta
3. Puntua: Euskal selekzioa / hurrengo urratsa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohera sartu, eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Maddalen, bost minutu pasatu, eta bizkarra eman dizu Amaiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Denbora daramazu ilunabarrean etxetik irten eta egun argiz itzultzen. Ezin duzu horrela jarraitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-02 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu zuten, eta Iurretan Migeltxu Kajoi. Amets, Migeltxu Kajoi eta Jon Maritxu, gaur ohe berean esnatu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen gizonek edo senarrek kamioilari moduan egiten dute lan, eta denboraldi luzeak ematen dituzte etxetik kanpo. Hori dela eta, kanpora doazen bakoitzean Erikaren etxean batzen zarete biok, eurak bueltan etorri arte. Gaur goizean, ohe berean esnatu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-08 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur goiz itzartu zara, eta etxeko beharrak egiten hasi zara: etxea garbitu duzu birritan, eta etxeko denen arropak lisatzen ipini zara. Halako batean, irratia piztu duzu, eta hala dio: "Gaur martxoaren 8a da, Emakumearen Eguna". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
