Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Labaka Mayoz, Ane" Pertsona: Silveira, XabierBilaketa zehaztu
Emaitzak: 727
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-28 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure arazoengatik zure bizitzaz aspertuta, zure buruaz beste egiten saiatu ondoren, gaur ospitaleko ohe batean esnatu zara. Zer pentsatzen duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi apaiz zarete. Urte aunitz daramazue lan horretan. Agerian da jendeak gero eta arropa gutxiago eramaten duela, batez ere jende gazteak. Iritzi desberdinak dituzue gai horren inguruan.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitak zarete. Banandu zinetenetik haurren zaintza zuen bikotekide ohiek dute. Sinadurak biltzen ari zarete zaintza partekatuaren alde. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Xabier, Sustraik proposatu dizu orain arte zenuten ohe handia kendu eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Xabier, Erikari eskatu zenion zure ezkontzako bideoa egiteko. Gaur bideoa entregatu dizunean ikusi duzu kasik ez zarela bideoan agertzen. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsoa jendearengana hurbiltzeko Zaharrak berri tour izeneko emanaldia eskaintzen ibili zineten hainbat lekutan, Silveirarekin batera. Emanaldia bukaerara heldu da, eta garaipen txiki hori ospatzeko eta parranda bat egiteko batu zarete. Silveira ez da agertu, baina planarekin aurrera jarraitu duzue; hasi zarete afaltzen, trago batzuk hartzen, eztarria berotzen...A! eta Silveira ez da agertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, irakaslea izango zara. Urteetan izan zara eskola batean irakasle, eta eskaintza jaso duzu kartzela batean eskolak emateko. Gaur duzu lehen eguna; nor izango aurrean eta garai batean zure ikasle bihurriena izan zen Xabier. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier, garai berriak datoz bertsolaritzan. Bertsolarien janzkera aldatu nahi dute, besteak beste. Zu eta Fredi Paia bezalako bertsolariak jaka amerikarra jantzita irteten zineten oholtzara. Hori dela eta, bertsolarien diseinatzaile izendatu zaitu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-27 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarrekin hilabete asko pasatu dituzue Txapelketa Nagusia prestatzen. Txapelketa bukatu da, denok ikusi dugu zein polita izan den, zenbat jende elkartu den eta abar, baina zuek ez duzue espero zenuten emaitza lortu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-21 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo, ertzain mordo bat txosnagunean sartu, eta Audientzia Nazionalaren aginduak jarraitzeko asmoz, Kaskagorri, Paya eta beste txosna batzuetako pankarta eta kartelak kendu, eta Payako kasuan ikurrina be apurtu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa