Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Enbeita, Onintza" Mota: "grabazioa" Pertsona: "Enbeita, Onintza" Pertsona: "Enbeita, Onintza" Pertsona: "Perea, Oihane" Pertsona: Usarralde, Inaxio Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 51
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu elkarrekin oporretan izan zaretela hortik zehar. Iritsi zareten lekura iritsi eta etxekoekin harremanetan, zuen berri emateko asmoz hasi zaretela: Aitor, denda batera joan, postal eder bat erosi, eta txukun-txukun idazten hasi da; Jexux Mari, berriz, bere iPhone-a hartu, eta behatz mugimenduan hasi da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan, literaturarik onena pintadetan-eta irakurri ahal dugu. Hara oporretan irakurri dudan pintada batek zer dioen: "Aberatsak behartsuari lapurtzen badio, horri negozioa esaten zaio; eta behartsua aberatsak lapurtu diona berreskuratzen borrokatzen bada, biolentzia esaten zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-29 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Jasotako omenaldiaren amaieran, esker onez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Gaur uen umeari askaria eman diozuenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Museotan badugu / aukera anitza!
Puntua: Artea ulertzea / ez da hain erraza
Puntua: Artista hildakoan / balioa gora
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Hedabideek dute / eragin itzela
Puntua: Gertakari beraren / bertsio ugari
Puntua: Irakurri ohi dugu / komeni zaiguna
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetariak zarete. Zuen ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten duzue. Gero eta gogorragoa egiten zaizue lanera etortzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biltegi batean lan egiten duzue kamioiak kargatzen. Sustrai, gaur goizean Nahikarik hamargarren aldiz esan dizu zigarroa erretzera kanpora doala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Edertasun kanona / bat eta bakarra
Puntua: Guztiok gara eder / guztiok desberdin
Puntua: Onartu ta maitatu / bakoitzak garena
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete bertan. Jone, orain arte bakoitza zuen gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu Aginek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Herrialde Katalanetako gazte independentistak zarete, eta oso haserre zaudete egoera dela eta. Erantzunak baketsua izan behar duela entzuten duzue behin eta berriz. Zu, Asier, ados zaude
horrekin. Unai, ordea, ez.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa