Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Lekue, Etxahun" Lekua: AtaunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 185
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: El Salvadorren lurrikarak izugarrizko galerak eragin ditu. Aspaldi ez dela hurakana izan zuten. Zergatik hainbeste zoritxar? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña hau, esan beharrik ez dago, bizi zelarik bibidorea izan degu. Azkenengo momentuan konfesatu edo ez dakit eta zerura bidean badijoa. Eta zerura bidean doala aingerutxo batek esaten dio belarri ertzera "Aitasantuak dioenez zeruan ez dagoela sexu konturik". Damutu zaio bidean eta pentsatu du hobe duela infernuko berri jakin eta haruntza jo du, hango katalogoa ikusteko edo. Azkenean jarri da Satanasen idazkari nagusi den Belzebu harekin (S.Lizasorekin, alegia). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Martingo elizan izan zareten aitona eta biloba zarete: Agirre aitona, Munduate biloba. Limosna botatzerakoan aitonak mila pezeta bota ditu; bilobak, berriz, botatzeko keinua egin du baina ez du bota. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: zakua / gozatua / pulamentua / tratua / kantua / kontua / santua / pekatua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: hamar / marmar / bihar / txar / Aznar / azkar / dakar Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: kinka / zirika / zista / artista / irrista / tximista / erdizka / arriska / pesimista Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete: Irazu senarra eta Sorozabal emaztea. Senarrak errepide istripu larria izan du eta medikuek esan diote bere bizia gurpil-aulkian pasa beharko duela. Albiste horrek goitik behera aldatu du zuen bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Isuri / Urduri / Irudi / Guri / Dirudi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Doinu eta letra ezaguna dugu "Donostiako hiru damatxo" bertsoen doinua. Zuk bertsoak kantatu behar dituzu doinu horretan eta guk azken puntua kantatuko dugu, baina aldatuta. Azken puntu hori izango da zuretzat gaia. Honela dio orain puntuak: "Eta kriskitin, kraskitin arrosa krabelin, ezkonberritan zer moduz?" Nahi aina bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txerri guztiei heltzen zaie Sanmartina. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xalbadorren bertso ezagun hau jarri zioten megafoniaren bidez: Anai-arrebak ez otoi pentsa neure gustura nagonik; poz gehiago izango nuen albotik beha egonik. Zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat ez nik; txistuak jo dituzute baina maite zaituztet oraindik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kantu ezagun bat kantatu zioten gai-jartzaileak eta entzuleek eta horixe izan zuen bertsotarako gai: "Oh gu hemen bidean galduak, oh gu hemen bideak galduak, oh gu hemen bideak galduak, heriotz minez." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-26 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Astean hil zaigu euskalzale eta bertsozale zen Juanjo Basterra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai bateko emakumeen ogibideak edo ofizioak erraz laburbildu genitzake: jostunak, zerbitzariak edo etxekoandreak ziren. Zuk, Alaitz, tornulari bezala lan egitea erabaki duzu. Tornu erraldoi indartsu baten aurrean zaudela, zure gogoetak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarri hauxe esanez zabiltzate beti edo gehienetan: "Guk elkarri esan dizkiogunak, eta oraindik ere ez gaituk haserretu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Euroa laster dator / adio pezeta Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Bertsoa da euskaldun / guztion jolasa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Artista izateko / ez al zinen jaio? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa