Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Bizkaiko Ikastolen Elkartea" Pertsona: Irazu Muñoa, Jexux MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1852
1995-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Irazu, argazkilari famatu bat haiz. Ruandan argazkiak ateratzen ari haizela, bertako mutil koxkor honek aurre egin dik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-29 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi hauek bi sagar eder, lerden, gazte, elegante, polit dira. Irazuri askok egiten diote hozka. Aitorri, berriz, bakar batek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk zer daukazu emateko eta zer hartuko zenuke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkar asko ezagutzen omen duzue. Beraz, tenta ezazue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Korrikalariak zarete. Hanka bana galdu zenutenetik, hanka ortopedikoaren laguntzaz ibiltzen zarete lasterketetan. Donostiako maratoiaren irteera puntuan, zuk, Jexux Mari, bistan daukazu hanka ortopedikoa. Beñatek ezkutuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Nork daki Interneten / non dagoen muga? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zerate bi gorpu hilotzen izpirituak. Zu, Xabier, hemen Andoainen hil zuten Juvenal Villafañe guardia zibilarena, eta zu, Iñaki, kuartelera bizirik sartu eta hilda atera zen Gurutzerena. Izarretan edo hor nunbait topo egin dezue eta bata besteari hizketan hasi zerate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-19 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aitor Mendiluze, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Irazu, herriko apaiza zara. Atzeko bostak aitortzera etorri zaizkizu. Egin duten pakatuaren arabera, jarri penitentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken Txapelketa Nagusian Arkaitz Irazu baino lehenago geratu zen, baina Irazuk dagoeneko egin ditu 50 saio eta Arkaitzek hau du lehenengoa. Gaur ikusi duzue hemen elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Une politiko garrantzitsua bizi dugu herri honetan. Nola bizi ote dute prozesu hori Euskal Herriko sentsibilitate desberdinek? Patxi, 80 urteko euskalduna. Andoni Otamendi, politikari kasurik egiten ez dion gaztea. Amets, urtetan mehatxatua bizi izan dena. Andoni Egaña, ETAkidea. Irazu, 20 urte kartzelan daramatzan euskal herritarra, eta Maialen, senarrak jipoitzen duen emakumea. Zer doinutan kantatu behar duzuen nik esango dizuet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
