Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Eusko Jaurlaritza" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3333
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-14 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Baldintza igaro dugu, eta orain Nor-Nori dator. Ametsek elkarrizketa bat egingo dio euskaraz hitz egiteko eragozpenak soilik jartzen dituen Nafarroako presidenteari. Ez dakit izena aipatzea merezi duen ere: Miguel Sanz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrira iritsi berri den etorkin bat zara. Hogei urte dituzu, ez lan eta ez paper. Nondik hasi? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da. Puntuka zortziko txikian 8 bertso osatu arte, Maialen hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Guraso gazte bat zaitugu. Etxeko erantzungailu automatikoan mezu bat jaso duzu: "Barkatu baina aspertu naiz etxean bizitzeaz, banoa eta ez nazazue bila". Zure 14 urteko alabaren mezua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Amets, diru eskasia dela eta, telefono erotiko batean hasi zara lanean. Telefonoa hartu eta zure mutilaren ahotsa ezagutu duzu, Arkaitzena. Hiruna bertso hamarreko txikian Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetan, zuen baserrian biok bakarrik bizi izan zarete. Amaia morroiak, edo etxeko mutilak, jakin duzu Amets zure nagusiak herentzia edo ondoriotasuna elizari uzten diola. Hiruna bertso, zortziko handian, Amaia hasita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Txapelketarik gabe / ezin gara egon,
2. puntua: Lau urteren ondotik / berriz ere hemen,
3. puntua: Inor etorri al da / zu animatzera?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtebete egin duzu etxetik irten gabe. Atzo irten zinen lehen aldiz baina gaur etxean zaude. Ez duzu berriro irten nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk Amets, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Jokinek aldiz, berea nor izan zen ere ez du gogoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Jon amodiozko gutunen lehiaketa batera aurkeztu da eta lehen saria irabazi du. Zuk, Amets, gutuna irakurri duzu eta konturatu zara zuri sekula ez dizula horrelakorik esan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
