Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Betacam" Urtea: 2021Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1651
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Bera Berezia [Bertsoa] / Xabier Terreros Gartzia "Terre", Ekhiñe Zapiain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Endarlatsa ezaguna da Euskal Herri osoan 1985ko abenduaren 15ean han agertu baitzen Mikel Zabalzaren gorpua, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunetara. Endarlatsa inguruan ordea izan zen bertze gertakari lazgarri bat; Mikel Zabalzaren gorpua agertu eta 10 urtera, 1995eko apirilaren 19an, Eduardo Lopez polizia nazionala hil zuen ETAk, bonba bat leherrarazita. Ekhiñe, Zabalzaren senide bat izanen zara, eta zu, Terre, Eduardo Lopez zenaren senide bat. Endarlatsako tunelean egin duzue topo gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saio batera joan zara eta antolatzaileak hala esan dizu: “Ze ilusioa zu etortzea! Egañari deitu genion eta ezetz esan zigun; zure aitari, eta hark ere ezetz; gero Peñari, eta ezetz; Millani ere deitu diot eta hark ere ezin zuela. Ez dakizu ze poza ematen digun zu hemen izateak!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-29 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Aitor Servier
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haira euskara irakaslea zara; Aitor, bretoiera irakaslea. Urte anitz badu lanean ari zaretela zuen hizkuntzaren alde, eta emeki-emeki zuen egoera aitzinatzen ikusi duzue. Baina berriki kolpe bat hartu du zuen esperantzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Naia Arrizabalaga nagusi, Eskolarteko Bertso Txapelketaren hirugarren kanporaketan
[Prentsa]2021-05-08. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
[Ander Errasti]: "Dantzaz harago doan proiektua sortu nahi izan dugu lagun artean"
[Prentsa]2021-06-15. Karkara [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Orioko Ikastolako lau ikasle saritu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Idatzizko Bertso Txapelketan
[Prentsa]2021-06-03. Karkara [Aldizkaria] Fitxa ikusi
[Joana Ziganda:] "Aixita mimo handiz antolatutako bertso saioa da"
[Prentsa]2021-05-13. Guaixe [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Naia Arrizabalagak Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu du
[Prentsa]2021-05-29. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Hitanoa indartzeko asmoz, bertso saioa eta mahai ingurua egin dituzte Elkargunean
[Prentsa]2021-07-08. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Egunpasa Loiolan ikasturteari amaiera emateko
[Prentsa]2021-06-16. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Eriet Zubizarretak, Ane Arrizabalagak eta Nahia Arrizabalagak sari bana jaso dute Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan
[Prentsa]2021-06-22. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Maialen Lujanbiok eta Julio Sotok girotutako bazkalostea
[Prentsa]2021-06-27. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Ikasturte amaierako emanaldia eskaini dute Erniarraitzeko ikasleek
[Prentsa]2021-06-09. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bertsolari gazteek 'Zapla' zirkuituko bertso saioa eskaini dute Abaraxkan
[Prentsa]2021-06-06. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
