Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Formatua: "Audio - numerique" Pertsona: Ibarzabal, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1255
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi ikusi gabeko lagun batek esan zidan: “Berriro ere libre, bikote harremanik gabe”. Zer pentsatua eman zidan, eta zuri galdetuko dizut: bikote harreman batean posible al da libre izatea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Taldeko gazteena zara, Andoni, baina bazoaz zahartzen. Besteak zahartzen ari direla ikustea errazagoa da norbera zahartzen doala ikustea baino. Beste hirurak zahartzen ari direla ohartuta zaude, izan liteke fisikoki askotan ikusten ez dituzulako edo… Konta ezazu zergatik ikusten dituzun zahartzen. Eta besteok esan ezazue nola ikusten duzuen zuen burua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama beti egon da gure artean. Bere ahotsa izan zen lehen entzun genuena. Haren berotasuna lehen babesa. Urtez urte hezi gintuen, beldurrik gabe maitatuz, isilik, tinko. Denborak ordea, bere aztarnak utzi zituen. Eta ni urrunean bizi nintzela, pixkanaka ikusi nuen nola itzaltzen zen haren argia. Azken aldietan ondoan egon nintzen, baina egun batean agur esan behar izan nion eta bihotzean kolore biziak itzaltzen sentituta itzuli nintzen eguneroko huts batera. Gaur agurra bihurtu zait otoitz eta esker oneko hitz ixil. Ez baitut bizitzan, ama baino gehiago zor diodan inor. Zer geratzen da ama joan eta gero, egunerokoan? Zertan bihurtzen da esker ona berari ezin entzunarazita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Hitza gaitzat emanda: Morboa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Nahikari, gozoki-denda bateko langilea zara. Nerea bezeroak denbora luzea darama dendan bueltaka. Laguntza eskaintzera joan zarenean, ahoa beteta daukala harrapatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Nora bidaiatuko / zenuke gustura
Puntua: Zergatik da polita / beti kanpokoa?
Puntua: Bisitatzeko toki / asko dago hemen
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Argazkilaritza-estudio bat duzue elkarrekin. Xamoa, orain arte ez duzue jaunartze eta ezkontzetako erreportajerik egin. Gaur, Nereak horrelako lanak ere egiten hastea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gobernuaren auto ofizial bateko txoferra izan zara 35 urtez. Aurten erretiratuko zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Amaierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Bertsolari gazteenari saria jasotakoan kantatutako bertsoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neskak zarie biok. Umetatik zesta-puntan jokatu dozue. 13 urte bete dozuez aurten, eta esan deutsue, aurkari faltagatik, ez dozuela partidurik jokatzeko aukerarik eukiko.
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filme ospetsu baten, figurante izateko hartu zaitue. Grabaziñoko bigarren eguna da gaur. Abarkas, pozik zagoz famatu artean. Nerea, ostera, aspertuta dago eszenak errepikatu eta errepikatu zabizielako.
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Taxi gidariak zarie. Nerea, gaur Txaberrek esan deutsu autoan, aurreko eta atzeko jarlekuen artean, bere burua babesteko kristala jarriko dauela.
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntua: Guzurra esatea / erraza da berez
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntua: Egia sinistea / kostetan danean
2016-11-19 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Belarria ipini dozu atearen kontra, beste aldekoa entzuteko.
