Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jarduera: "Researcher" Pertsona: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2690
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 70 urtean lehendabiziko aldiz dentistarengana joan da Maialen. Aitor dentistak esan dio urtero joan beharra dagoela dentistara errebisioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostiako Udaleko bi politikari zarete, berdin zait zein. Kontua da piraten ekimena hasi zenean, piraten ekimenaren kontra zeundetela; ez zenuten babesten, ez zenuten egoki ikusten. Gaur, euren gonbidapenari esker, eurekin batera ari zarete Artilero kantatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuei gertatu zaizuen, baina niri azken hilabeteotan galdera bat behin baino gehiagotan egin didate, eta galderak berak ere nahiko kezka sortzen dizu: “Datorren urtean da txapelketa, ezta?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu elkarrekin oporretan izan zaretela hortik zehar. Iritsi zareten lekura iritsi eta etxekoekin harremanetan, zuen berri emateko asmoz hasi zaretela: Aitor, denda batera joan, postal eder bat erosi, eta txukun-txukun idazten hasi da; Jexux Mari, berriz, bere iPhone-a hartu, eta behatz mugimenduan hasi da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan notizia asko begiratzen aritu naiz propio, nik ere gai batzuk proposatzeko, eta pare batek zer pentsatua eman didate. Batetik, bada gimnasten entrenatzaile bat, goi mailakoa, oso txalotua, laudatua izan dena, eta bat-batean deabru bihurtu da. Zinemaldiko aktore batek ere esaten zuen ez zegoela ohituta, urte asko daramatzala, baina lehenengo aldia dela zinemaldi batera gonbidatzen dutena eta sari bat ematen diotena eta pixka bat harrituta zegoela. Arrakasta. Arrakasta omen da helburua, arrakasta izaten da ametsa, baina hauskorra ere bada, arriskutsua zenbaitetan. Arrakasta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuen etxean badakite zenbat estimatzen zenuen Joxe Agirre, eta atzo zortzi notizia jakin zuenean, zure semeak galdetu zizun; "Aita, nora joan da Joxe Agirre?".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, portuzaina zara, eta Jon itsasoratzeko asmoz dagoen marinela. Enbata dagoela-eta, zuk itsasoratzea debekatu nahi diozu Joni. Baina Jon tematuta dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gurpildun aulkian zaudeten bi gazte zarete. Gaur parrandara atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri txiki batean erromeria alaitzen ari zareten bi trikitilari zahar zarete. Gaur duzue azken saioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Ohetik jaikitzea / hori bai gogorra!
2. puntua: Gozoenean joka / hasten da txirrina
3. puntua: Ordua duzu eta / altxatu gaztea
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta biloba, biok, ispilu aurrean kezkati zaudete. Zu, Sebastian, amona, zimurrez beteta zaudelako; Aitor, biloba, granoz beteta dagoelako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Behe mailako futboleko arbitroa zaitugu. Jada ohiturik zeunden igandero biraoak, mehatxuak eta irainak jasaten; gaur, ordea, jipoitzera iritsi dira. Aldagela umel batean pentsakor zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, apaiza zara eta zu, Jose Ramon, arotza. Elizan lapurretak izan zirela eta, zuk Aitor ateak tajuz ipintzeko agindu zenion Jose Ramon arotzari. Meza nagusiko ordua da eta atea ireki ezinik zabiltzate biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure bikotekidearekin larrutan bukatu berri duzu. Zuetako inork ez du ongi pasa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zu, Aitor, erizaina zara zahar-etxe batean. Gaur, umetan zaintzaile izan zenuen emakumea, Etxahun, ekarri dute egoitzara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa