Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jasotzailea: "Lekuona, Manuel" Urtea: 2021Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1651
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-27 Galdakao Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Zer da bizitzan gehien
gorroto dozuna?
Gauza guztiak egin
ezkero gustura
2021-12-04 Larrabetzu Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Iñoz sentidu zara
zorigaiztokoa?
Zorionaren bila
bizi ete zara?
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Hainbat musika mota
euskaraz entzungai
Aitor inoz dantzatu
ete dozu trapa?
Naia Arrizabalaga nagusi, Eskolarteko Bertso Txapelketaren hirugarren kanporaketan
[Prentsa]2021-05-08. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Naia Arrizabalagak Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu du
[Prentsa]2021-05-29. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Eriet Zubizarretak, Ane Arrizabalagak eta Nahia Arrizabalagak sari bana jaso dute Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan
[Prentsa]2021-06-22. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Maialen Lujanbiok eta Julio Sotok girotutako bazkalostea
[Prentsa]2021-06-27. Maxixatzen [Aldizkaria] Fitxa ikusi
[Joana Ziganda:] "Aixita mimo handiz antolatutako bertso saioa da"
[Prentsa]2021-05-13. Guaixe [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Elgoibarko bertso eskolan izena emateko matrikulazio epea zabalik dago
[Prentsa]2021-07-23. Barren [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Patxi Iriart etxean irabazle, Xilaban
[Prentsa]2021-10-04. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Eneko Fernandez nagusi Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurenean, Izaban
[Prentsa]2021-10-04. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Ibon Ajuriagojeaskoa nagusi lehenengo kanporaketan
[Prentsa]2021-10-04. Bizkaie! [Aldizkari elektronikoa] Fitxa ikusi
Eneko Fernandez nagusitu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, Izaban
[Prentsa]2021-10-04. Argia [Webgunea] Fitxa ikusi
Ibon Ajuariagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa
[Prentsa]2021-10-04. Argia [Webgunea] Fitxa ikusi
