Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jasotzailea: "Peñagarikano, Anjel Mari" Jasotzailea: "Peñagarikano, Anjel Mari" Lekua: "Gipuzkoa" Mendea: "XX" Mota: "doinua" Erabilitako doinua: "Bai" Bertsolaria: Maia, Jon Bertsolaria: Mendiluze, Aitor Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogei urte jiratuta dituzue biok, Jon eta Aitor. Hogei urte zenituztenean, herriaren alde ari zinetelakoan, saltsa guztietako perrexila zineten. Gaur, Jonek, ibilera hauek utzita dauzka albora. Aitorrek lehengoan jarraitzen du. Hiruna bertso, seiko motzean, Jon hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera tonto samarra dirudi, baina zuen adierazpen batzuk irakurri eta entzunda, galdetzeko gogoa etorri zait: bertsolaria noiz sentitzen da bertsolari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maiatzaren 31 dugu gaur, eta diotenez maiatza astoaren hilabetea da: "Maiatza astoak arrantza". Maiatza igaro da. Bizi izan ditugu gertakari batzuk. Zuek laurok lau asto zarete. Egizue arrantza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zure alaba hil zenean haren organo denak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da Jon. Gaur ezagutu duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa