Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arroa Behea" Pertsona: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2615
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Hilabete honetan ez duzue etxean erratza pasatu. Ez dakit zenbat urte dituen sofa zaharrean zaudete eserita. Ostirala, gaueko hamabi eta erdiak, eta hautsita dagoen telebistari begira. Eta atzetik Imanolen kantu bat entzuten da: "Parke isileko banku txurian / ezpain beroen lankide..." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi agure zarete, duela hirurogei urte Poloniako kontzentrazio esparruetan egondako bi biktima. Atzo, lehenengoz, hara itzuli zarete. Hango bizipenak nolakoak dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken pilota txapelketaren inguruan giro beroa sortu zen ohiko lekuetan apustuak ezin zirela egin eta. Gorrotxategi apustuzale amorratua da, baina azken boladan nahigabetuta dabil apusturik ezin duelako egin. Elortza inbertsorearengana jo du, dirua non inbertitu dezakeen galdezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Andoni, Baltasar Garzon zara. Ez zabiltza oso ondo zure tesiak aurrera egin ez duelako. Burua gaizki dabilkizu, triste zaude, ez duzu lorik egiten. Tratamentu bat behar duzula uste duzu, eta Igor psikologo euskaldunarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik beti kondoiarekin egiten du, eta Igorrek beti kondoirik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun eguzkitsu batean Bilbon paseoan zoaz. Guggenheimekin egin duzu topo, eta pentsakor jarri zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu memoria historikoa da, eta Lujanbio ahanztura historikoa. Irazuk esan dezala zer gogoratu behar dugun eta Lujanbiok zergatik ahazten ditugun gogoratu beharreko horiek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauza bera esateko modu asko daude. Maialen, esan zer den larrua jotzea; Xabi, maitasuna egitea; Unai, hartu-eman sexualak edukitzea; Jexux Mari, horietan zein gustatzen zaizun gehien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mari Errauskinen bigarren bertsioa egin behar dugu. Maialen, dantzaldira joateko baimena eman dizu Hada Madrinak, baina hamabitan ez zara etxera joango, hemen jarraituko duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-03 Aramaio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor deprimituta dabil aspaldi honetan, eta Estitxurengana joan da laguntza eske. Berak esango du ea zer sintoma dituen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jexux Mari, enpresa bateko gerentea zera eta Igor enkargatua, zure tailerrean behar-beharrezkoa dena. Atzo jaio zen Igorren lehenengo semetxoa eta haurra izan ondoren hartzen den baja berak hartu behar duela esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-26 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eibar aipatzean, batzuek gauza onak entzuten dituzte, eta beste batzuek gauza txarrak. Jokin, Estitxu eta Unaik gauza onak; eta Irazu, Lujanbio eta Elortzak gauza txarrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: I. Lazkano izango da EEUU-etatik etorri den estranjeroa edo; I.Elortza, berriz, 4 kalabaza edo 4 suspentso atera dituen iruñear gaztea; E.Arozena, alde zaharrean bizi den 80 urteko amoña; Narbaiza, Iruñako alkatea; eta Larrañaga, taberna batean lan egiten duen tabernaria. Nola pasatzen dituzue San Ferminak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuentzat ere aurtengo udan gertatutako gaia. Zu Unai Rociíto zara, Rocío Juradoren alaba eta zu Igor bere senargai guardiazibila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar Udaletxean soldaduskarako kaxan sartzeko deia duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-15 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi, Juanjo Respaldiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok disenatzaileak zarete eta lehiaketa batera kartel bana aurkeztu duzue. Epaimahaikoek epaitzeko garaian kartelak esku artean dituztenean, hiru kartelak berdinak direla ohartzen dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen aurrean dagoen bati bihotzak buelta ematen dio zure izena aipatzearekin bakarrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
