Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arroa Behea" Urtea: 2001Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1411
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semiak zarai. Zuk, Maia amak, Saharako haur bat apadrinaiteko asmua duzu, hilero diru kantitate bat haurrari bialduz. Gaur, Irazuri, hamar urteko zure semiari, zure asmuen berri emon zatzu, asteroko pagatik erdixa bat kenduz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Millan, gorputzez antzik ez baduzu ere, Migeltxo Saralegi izango zara. Txomin, berriz, 330 kilotako harria. Lehengo astean saiatu zinen Txomin bizkarreratzen. Ez zenuen lortu, ordea. Igandean saiatuko zara berriz. Gaur, biok aurrez aurre zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ezaguna dozuen, baino zorionak eman behar dotsetaz Mañuri lehenengo eta behin, egunokaz jubilatu egin jaku-ta. Jubilatu dan ezkero denbora libre asko, zeuzer gehiago ikisi nahia eta unibersidadera joatea otu jatzu, Mañu. Eta unibersidaden sartzeko, lehenago, sarrerako azterketa egin beharra dago. Hemen dozu tribunaleko bozeramalea. Hasi zintezke, Andoni, galderak eginez examinean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Muniategi, Aritz Zerain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, urduritasunez beteta, gidatzeko karneta ateratzeko azterketa egiten ari zara. Kale estu baten gora zoazela, Igor aitona tirriki-tarraka zebrabidea gurutzatzen hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok txerrikumeak zarete. San Martin laster den beldurrez zu, Bittor, zeure dieta erdira jaisten hasi zara. Igorrek berdin jaten jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Estitxu Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, gotzaina zara, eta orain jakin duzu, Estitxu apaizak, elizara jende gutxi etortzen dela eta, meza amaitu ostean hamaiketakoa emoteko asmoa duela. Zeure bulegora deitu diozu kontuak argitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Diruaren morrontzan / bizi da pertsona
2. puntua: Asko daukana beti / gehiagoren bila
3. puntua: Guztioi sobratuko / zaigu azkenean
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, aktorea zara eta egunero telebistaz ematen den telesail batean gaiztoarena egiten duzu. Etxerakoan, Unai zure auzokoak haserre bizian eraso dizu. Launa bertso, zortziko txikian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, zuk, Jon, koadrilarekin zeure ezkon aurreko ospakizuna izan duzu. Goizaldeko ordu txikietan, Sustrai zure neska-lagunaren leiho azpira joan zara abestera. Launa bertso, zortziko txikian, Jon hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Sustrai, hiltzat eman eta gaur lur eman dizute. Zeure onera etorri zara ordea hilkutxa barruan. Patrikan aurkitu duzu eskuko telefonoa eta Nerea, emazteari deitu diozu. Zortziko txikian launa bertso Sustrai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euroa datorrela eta Iñaki bilobak, Jokin aitonari, etxean gordeta dauzkan diru guztiak eskatu dizkiozu eurotara aldatzeko. Launa bertso zortziko txikian Iñaki hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, bainu gelako pisua zara. Iratxe, egunero jartzen zen zure gainean. Badira ordea bi hilabete begiratu ere egin ez dizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
