Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Baiona" Pertsona: Agirreazaldegi, AinhoaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 566
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Unai, kristoren negargura zaukaat". " Ba al dakin erleak 45 egun irauten duela bizirik? Nik zer edo zer egin zezakenat laguntzeko?". "Ez". "Animo, neska!". "Eskerrik asko, Negargura kendu didak". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maskara bat, benetan garena ezkutatzeko balio duen beste azala. Denok omen daukagu maskara bat. Elkarrekin maiteminduta dauden bi neska zarete. Kasu honetan maskara ez erabiltzea erabaki duzue. Mutrikuko moilan zaudete, goxo-goxo, ilunabar batean, muxu bat hemendik, laztan bat handik, une ederra da zuentzako. Herriko emakume batzuk dabiltza paseatzen inguruan, eta zuen ondotik igaro direnean igarri duzue zelan dabiltzan marmarrean, eta begirada arraroak egiten zuei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-05 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Xirika aldizkaria denok ezagutzen dugu. Amets bertan dabil. Sexologiari buruzko ataleko arduraduna da Amets. Atzekoek galdera bana egingo dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lagun minak zarete. Baina Anjel Mari azken bolada honetan depresioak jota dabil, triste, kexa besterik entzuten ez zaiola. Berak egiten duen kexa bakoitzeko botaiozu loretxo bat-edo, Ainhoa. Ea laguntzen diogun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aitona-ilobak zarete; Jokin iloba, haur kotxe batean eserita doana eta Ainhoa aitona, gurpil-aulki horietako batean eserita, iloba zaintzen dabilena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Mundu honetan dena jakiten da azkenean, eta zuk ere jakin duzu jakin beharrekoa, gaur goizean gainera: ijitokumea zara, gaur arte ustez zeure guraso zenituenek jaioberritan jasotakoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lanerako gogoa, grina edo irrika pizten duen pastilla asmatu omen dute Ameriketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Iragarki bat dator egunkarian, hauxe dioena: "Afrika. Primerako gidari bat behar dugu, paterak Europara fundamentuz eramango dituena; dirua ez da arazo". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-15 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zortzi manifestazio bat abiatu zen plaza honetatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-19 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aitor Mendiluze, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Irazu, herriko apaiza zara. Atzeko bostak aitortzera etorri zaizkizu. Egin duten pakatuaren arabera, jarri penitentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-19 Mutriku Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zakarretatik atera dut paper bola hau. Harremanek askotan zakarretan amaitzen dute. Familian, koadrilan, bertso-giroan? dauzkagun harremanek hainbatetan, zaindu ez direlako, zakarretan amaitu ohi dute. Zer galdu den, zer egin den gaizki? berandu konturatu ohi gara. "Zaindu maite duzun hori" jartzen du esku artean duzun paperean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen gurasoen zilarrezko ezteietan oparitzeko bideo bat prestatzen ari zarete familiako irudiekin. Umetan hil zen zuen anaiaren irudiak sartu egin nahi dituzu zuk, Sustrai. Ainhoak, berriz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Afari goxo bat egitera joan zarete luxuzko jatetxe batera. Zuk, Manex, sukaldariaren esku utziko zenuke menua. Ainhoa ez dago ados; berak aukeratu nahi du jatekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ainhoa, Aitor bikotekidearen lehen kontzertura joan zara, eta lo hartu duzu. Bukatutakoan, kontu eske hurbildu zaizu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa