Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basque Country" Lekua: ZumaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 509
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Ekaitz, baserritarra zara, eta Mantxi etxegilea. Azkenaldian sarri ibiltzen da Mantxi zure baserriko lursailei begira, Ekaitz. Eta gaur berarengana hurbildu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton-amonak zarete. Jon amona, gaixotasun oso larri batek jota zaude. Medikuek diotenez, ebakuntza batek agian salba zaitzake. Zuk, Jon, amonak uste duzu ez duela merezi saiatzeak ere. Arkaitz aitonak ebakuntzarekin aurrera egitea nahi du. Jon hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteak zineten eta gazteak zarete. Urteak daramatzazue etorkizuna zuen esku dagoela entzuten. Zer dago zuen esku, eta zer ez? Etorkizuna iritsi da. Oraina da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-14 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Oinez ikasten ari den haur bati. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jarraitu dezagun aurreko ildotik. Barkatuko didazue horrela esatea baina? Zuek garai honetakoak bai, baina aurreko garaikoak ere bazarete. Konta iezaguzue garai hura ezagutu ez genuenoi, lehen nola ziren gauzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-20 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EEBBtan SIDAren haurra bezela ezaguna zena hil egin da hamazortzi urterekin. Egin ezazu kontu zeu zinala haur hori eta egin iezaiozu munduari agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1984-04-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegoak ebaki banizkion, nerea izango zen. Baina horrela ez zen gehiago txoria izango. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauteskundeak gertu dira, eta kanpainetan denetik ikusi dugu: zabor edukiontziaren barruan dantzan, rapa egiten bideo batean, denona den ikur bat erabiltzen… Zuek bi hautagai zarete. Fredik astero megaproiektuak eta megaobrak aurkezten ditu. Sebastianek herria konpondu, soldatak ordaindu... apalago ibiltzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Gorka Maiz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ostalaritzako ikuskariak zarete. Eskupeko tentagarria eskaini dizuete ez ikusiarena egitearren. Zuk, Ander, onartu egin nahi duzu; Gorkak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Beñat Jauregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Beñat, tabernaria zara. Iñigo egunero etortzen da zure tabernara. Goiz osoa pasatzen du egunkaria irakurtzen kafe bat bakarrik hartuta. Gaur ere hortxe eseri da ate ondoko mahaian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete, Gorka biloba eta Iñigo aitona. Zuri, Gorka, bere ezkontzarako gonbidapen txartela eman dizu gaur Iñigo aitonak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senideak zarete. Osaba mutilzaharra hil berri da. Oraintxe jakin duzue herentzia osoa Caritasi utzi diola. Jokin, Unaik esan dizu errekurritu egin behar zenuketela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-04-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txiki hil zela 25 urte joan dira, baina oso gogoan daukazu oraindik ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa