Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Iturriaga, Unai Lekua: "Baxenabarre"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2777
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cesar eta Cleopatra, Romeo eta Julieta, Laurel & Hardy, Bonnie & Clyde, Tapia eta Leturia, Unai eta Igor... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-03-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar eguerdia da eta Bilbon zaudete. Biok elkarrekin istripua izan duzue presaka zabiltzatelako. Unai erramu eguneko prozesiora doan apaiza dugu eta Xabier, berriz, Korrikaren azken ekitaldiko bertso saiora doan bertsolaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jonek arrastian antzerkira joatea erabaki du. Joan da, eta nor ikusiko eta, Unai strip-tease egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela gutxi atxilotu egin dute Unai eta bost egun atxilotuta egon ondoren, aita etorri zaio bisitan kartzelara. Aita pozik joan da semea ikustera, baina semea atera zaionean lur jota geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Telebistan aurtengo urterako programazioan bi mutiko hauek prestatutako umorezko programa bat omen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egaña azti ospetsua da. Unai, etorkizunaz kezkaturik dagoen euskal alderdi bateko politikoa. Hauteskundeak gertu direnez, Unai hurbildu zaio bere alderdia nola den jakiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, gaur goizean eguraldi ederra ikusirik paseoa ematea pentsatu duzu. Dutxa hartu, kalera irten eta degustazio batetara sartu zara. Kafesne eta "kurasana"z egunkaria irakurtzen gozo-gozo zaudela, Unai etorri zaizu albora, gaupasa eginda eta zerbeza esku batean, zigarroa bestean, zapatilak beztuta eta isildu ere egin gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña apaiza da; S.Lizaso monagiloa eta Iturriaga neska. Iturriaga Jauna hartzera joan denean apaizari hostiak aldegin eta monagiloaren bandejara erori beharrean neska gaztearen kolkora erori da... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian urtebete daramazuen bi eskale zarete. Emaiguzue ikusi duzuenaren berri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi Lazkano hamaika kukurruku eder jotako oilar gaztea izango haiz. Gaur behera hasita ote hagoen edo, heuk ez duk behintzat etsitzen. Eta hi Unai orain arte oilasko izan eta orain oso goitik kukurruku jotzen hasitako oilar gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi anaia zarete. Juan Mari anaia zaharrak ez du ikasketarik baina aberasturik dago. Unai anaia gazteak berriz, sekulako karrera ikasi du baina ez du lanik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuentzat ere aurtengo udan gertatutako gaia. Zu Unai Rociíto zara, Rocío Juradoren alaba eta zu Igor bere senargai guardiazibila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, karneta atera berria hago, eta Sebastian aitaren autoarekin bidaia egitea pentsatu duk. Abiatu eta lehendabiziko bidegurutzean Unai lurrera bota duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
