Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bidasoaldea" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3867
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: ljito kastako haurtxo bat aurkitu duzu kalean, hotzez, dardarka eta gosez, ia hilean, besotan hartu duzu eta kantaizkiozu hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Haur bat zara. Gaztelu eder bat egin duzu hondartzan eta bukatu orduko ura iritsi da zeure oinetara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Haur txiki bat duzue etxean. Gauero negar eta zalaparta ez dizue lorik egiten uzten. Lanera joateko jaikitzen zarenean, ordea, lo gozoan ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egun ere bortxaketak gero eta gehiago izaten dira, zoritxarrez, eta sofrituenak emakumeak eta haurrak dira. Zer deritzozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arrano bat zara. Gizon batek bide ertzean zaurituta aurkitu eta etxean eduki zaitu zenbait egunez sendatu arte. Gaur libre utzi zaitu. Zeru gainetik hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza gaia: Bihar Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi abertzale zarete zuek. Euskal Herriaren egoera ikusita, zer etorkizun dugu abertzaleok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakina da garai hauetan zuhaitz eguna ospatzen dela. Zuek biak bi zuhaitz zarete. Zu, Xabier, ipurditik atera zaituzten zuhaitz zaharra. Zu, Felix, bere lekuan sartuko dutena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxe bereko ogi zakuan bi ogik egin duzue topo: Egaña, ogi zaharra, eta Lazkano, ogi berria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Datu batzuk emango dizkizut, Aitor. KPIak 4,2 egin du gora 2007an; Euriborra 4,515ean dago; burtsa 13.000 puntu inguruan dago; dolar bat eskuratzeko 0,7 euro behar dira; Espainiako Estatuak % 3ko superabita izan du. Zenbakiak, zenbakiak, zenbakiak... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi gogoko zenituen gauzak jadanik ez daude zugan: tokiak, pertsonak, jarrerak. Zer da aldatu dena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eguneroko paseoan dabiltzan bi jubilatu zarete. Orain arte denbora eta dirua, biak faltan izan dituzue; orain, bietatik soberan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa