Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bizkaia" Lekua: TolosaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 844
1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: ETBko "Funtzioa" programako konkursantetaz hartuz galdera hauek egin zizkion gaijatzaileak. 1.GALDERA: Zein da animalirik arriskutsuena? Hor nonbait: Lehoia, bertsolaria, ala politikoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Lopategi, Athletic zalea da eta Andoni Egaña, Realzalea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta, Zabale trikitilari txapelduna zen; Garmendia, Imuntzo, txapeldun izan nahi izan zuena; eta Peñagarikano, Tapia, bi aldiz txapelduna izana, baina aurkeztu ez dena. Zer pasa da aurtengo trikitilari txapelketan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asko eztabaidatzen da gaur egun egiten den bertsolaritza ere. Saio bakoitzetik batzuk beti gustora ateratzen dira eta beste zenbait berriz kritiko. Zuek nola ikusten duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: ETBko "Funtzioa" programako konkursantetaz hartuz galdera hauek egin zizkion gaijatzaileak. 3. GALDERA: Nora joan behar da Aste santutan? Hor nonbait: Sagardotegira, elizara ala Ibizara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-14 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik Sebastian, urte erdi bat egin duk espazioan eta itzultzeko garaia iritsi denean, espaziontzia hondatu zaik. Eginahalak egiten ari haiz lurrekoekin komunikatzeko eta halako batean hire seinalea Loidisaletxeren telefonoan sartu duk. Oraintxe hartu dik telefonoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzean dauden lau ateetara iritsi zarete zuek Santa Eskean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Munduatek neska bati erregalia egin nahi dio, baina ez daki zer erregalatu. Hau dela eta, Agirrerengana joan da kontseju eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:
Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aiton-amonak zarete, Igor aitona eta Unai amona. Eman dezagun astelehen goiza dela eta txukun-txukun jantzita Tolosako ferira joan da aitona, bazkaltzera itzuliko dela esanez. Goizeko ordu bietan dator etxera, taxian eta bastoia galduta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Gorostidi, klausurako monja gaztea zara, monasterioan bizi dena eta, Unai Agirre estresak jota lasaitasun bila hilabete pasatzera monasteriora datorren mutil gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa