Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Donostia" Lekua: BilboBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2070
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek Bilbo oso ondo ezagutzen du bertan bizi izan zelako gazteagoa zenean. Ordutik hona Bilbo asko aldatu da. Zer aldatu da, Maialen? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa gurasoa zara eta Xabat 16 urteko semea. Aissa, Xabatek zure gaztetako euskal pegatinen bilduma topatu dau, eta esan deutsu gehiago jakin gurako leukela orduko garaiaz, etxean ez dozuelako honi buruz berba egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Nerea, bikotea zarie eta ez dozue guraso izan gura. Irratian entzun barri dozue harrera familiak behar dirala. Onintza, Nereak izena emotea proposatu deutsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahiztak zarie: Oihana nagusia eta Jone gaztea. Oihana, Jonek jakinarazi deutsu bat-bateko mezularitza aplikazino bateko talde baten sartu dabela eta pornografia irudi ugari partekatzen dala bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gorka eta Aitor lagunak zarie. Mendira buelta bat emoten joan zarie Nabarniz ingurura. Pablo Gonzalez kazetariaren askatasuna eskatzen daben pintadak ikusi dozuez hormetan eta errepideetan. Gorka, Aitorrek esan deutsu pentsetan ebala aske egoala, aspaldian ez daualako horren inguruan ezer entzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabat eta Onintza kuadrilla berekoak zarie. Xabat, Onintzak urtero loteria dezimo bi erosi izan dauz erdibana jokatzeko. Aurten, Onintza dezimoakaz etorri zanean, estatuari dirua emotea dala eta ez zendun dirurik jokatu gura izan. Tokatu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea, aktorea zara. Gaur, antzezlana amaitutakoan kamerinora Aissa zure fana etorri jatzu autografo eske. Zure orrazkera bardina eta antzeko arropak daroazala konturatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone eta Gorka lankideak zarie. Enpresak “luntx”-a prestatu deutsue. Jone, mahaira hurbildu zarenerako ez da pintxo bat bera be geratzen. Buelta emon eta hor ikusi dozu Gorka pintxo piloa eskuetan dekola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor eta Oihana lagunak zarie. Aitor, Oihana atzerrian bizi da eta gabonak pasetan etorri da herrira. Gabon gabeko poteoan urten dozue eta ordu bian trago bakarra hartu dozue, Oihana danakaz berbetan geratzen dalako Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntuak:
1- Hauteskunde usaina / dogu inguruan
2- Aissa, zu politikan / sartuko zinake?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua:
1- Telebistaz bestalde / ikusle ugari
2- Guri begira dagoz / mantapean bero
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntuak:
1- Korrika Harro Herri / auzotik auzora
2- Eroan ete dozu / inoz lekukoa?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
