Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Egaña, Andoni Lekua: "Donostia"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 5611
1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostiara etorrri aurretik epailearen aurretik pasa zarete. Larrañagak Gabon Gauean afaltzeko oilategitik oiloak lapurtu zituen, epaileak hiru urtetako zigorra eman dio; Gorrotxategik aldiz, bere lantegian astero-astero miloiak ostutzen ditu, epaileak aske utzi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jo dezagun, Andoni, zu zerala kañoiaren puntatik oraintxe ziztu bizian atera den bala bat eta konta izkiguzu momentu horretako zure burutapenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka omentzea Jarritako gaia: Gaurko saio hau ez nuke bukatu nahi gizon bat aipatu gabe: Lazkao-Txiki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-05 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elgetan eliza konpontzeko edo diru bila omen dabiltza. Andoni, ez dezu txikitarik ere eman, ta Aitorrek, berriz, eskua poltsikoan sartu eta danba diru potoloa bota du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, hilaren 9an, 100 urte bete ditu Manuel Lekuonak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-30 Gaintza (G) Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauteskunde garaian herri koxkor batean politikoek boto oreka hausteko botoak behar eta herriko putetxera joan dira boto eske. Gidoi orokorra hortik doa. Kasu honetan herriko apaiza (Murua) mintzatuko zaie bi emagalduei (Egaña eta Larrañaga). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña ETBko ordezkari bat izango zara eta Sarasua Bertsolari Elkarteko ordezkari bat. Nere galdera: Zer gertatzen da Hitzetik Hortzera programarekin ? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza/GAIA: Astelehena Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. puntua: Gogoan al daukazu / lehenengo muxua?
2. puntua: Ahaztuta al duzu / lehen kalabaza?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil lagunekin. Mutilak han hasi dira indarrak neurtzeko tramankulu bati ukabilkada lehian. Zuek begira zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Unai, Maritxu zara. Aitak iturrira bidali zaitu han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Hara iritsi eta Andoni, Bartolo, aurkitu du mozkor-mozkor eginda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Aulkia Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilera egin duzu opor bidaia kuadrilan. Hango kaleen bizitasunaz liluratuta besteengandik bereizi eta galdu egin zara. Audientzi Nazionalaren aurrean gertatu zara oharkabean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
