Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Colina, Sustrai Lekua: "Leaburu"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2516
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Sustrai alabaren ibilerak direla eta, Arkaitz ama kezkatuta dago. Asteburuetan, ohi bezala, dantzalekurako prestatzen ari zarela, Arkaitz amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela zurekin. Launa bertso, zortziko txikian, Sustrai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Eskaleak atea / jotzen du sarritan
2. puntua: Jaunaren izenean / limosnaren eske
3. puntua: Axola ote zaigu / haien egoera
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Zu Jonen ama, eta zu Sustrairen ama zarete. Zuen etxekoak dira azkenik txapela jokatzeko gelditu diren biak. Nork irabaziko ote du? Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, erietxean zaude Sustrai zure aita zaintzen. Medikuek jakinarazi dizute egun gutxi geratzen zaizkiola Sustrai aitari. Gelan sartu eta aitak galdetu dizu: "Zer daukat seme?" Hiruna bertso, hamarreko handian, Jon hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahizpa bikiak zarete Oihane eta Sustrai. Beti bizi izan zarete elkarrekin eta dena egin izan duzue batera, baita lo ere. Gaur Sustrai mutil-lagunarekin etorri da etxera. Hamarreko txikian hiruna bertso Oihane hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
