Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Tolosaldea" Urtea: 2003Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1120
2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jokin, herriko lurperatzailea zaitugu. Aste honetan bi hilotz lurperatu dituzu: bata, bere eskuetan bonba bat lehertutako pertsona, eta, bestea, bizkarzainekin zebilen zinegotzi bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak nola kantatzen dio hutsuneari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-30 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik zergatik jarraitu behar du borrokan euskaldunak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Egaña aita eta Irazu semea. Egañak, aitak, hiru urte pasa ditu kartzelan ama jipoitzeagatik. Kartzelatik irteterako orduan, Irazu, semea, dauka ate ondoan zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-01 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Moncada Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ere, arratsaldero bezala, zahar-etxera abiatu zara zure aitari eguneroko bisita egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Maitasuna Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela gutxi, Jon, munduko txapelduna izan da triatloian. Etxera bueltan datorrenean, aireportuan, Arkaitz ama soilik du zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun zarete. Orain arte, astero, itsuen zozketan jokatzen zenuten elkarrekin. Atzoko boletoa egundoko milioi pilarekin saritua izan da. Gaur zuri, Peña, boleto hori aparte erosi duela esanaz datorkizu Sebastian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
