Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mendea: "XXI" Pertsona: Silveira, XabierBilaketa zehaztu
Emaitzak: 727
1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Pablo Suberbiola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabierrek erabakiren bat hartzen duenean lagun hurkoa kontuan izaten du. Pablok berdin pentsatzen zuen, baina azkenaldian berekoi bihurtu da, bereak bakarrik kezkatzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-20 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue Bittorrek eraikuntzan egiten duela lan eta hauek biak lagunak direnez eta Xabier lan bila zebilenez, Bittorri joan zaio lan eske. Baiezkoa eman dio horrek, eta lehenbiziko lan egunean hogei metroko teilatu gainera bidali du teilak kentzera. Bata teilatu gainean eta bestea beheran zaretela, zuen saioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabierrek dio ez dela amaren umerik Euskal Herria aldatuko duenik. Andonik, berriz, gauzak aldatzen ari direla dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kartzelako gaia: Goizeko bederatziak dira. Martuteneko espetxetik irteten ari zara eskuan maleta handi bat duzula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo, ertzain mordo bat txosnagunean sartu, eta Audientzia Nazionalaren aginduak jarraitzeko asmoz, Kaskagorri, Paya eta beste txosna batzuetako pankarta eta kartelak kendu, eta Payako kasuan ikurrina be apurtu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru bertso botatzeko moduko gaia da, baina gehiago ez. Eta sei puntuko bertsoak izatea ez legoke gaizki. Prest? Zertarako hago prest? / Ez da apologia egiteagatik, baina zer esango zenioke sekula mozkortu ez den bati? BEGIRATU !!! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialenek beste lau hauei bere gaitasun bat demostratzeko aukera izango du. Maialenek besteei heldu eskutik eta besteek zer pentsatzen duten badaki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gazteek beste pertsona batzuk ezagutzeko arazoak dituztela-eta ligatzeko ikastaroak ematen hasi dira. Zuek horietako batean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi apaiz zarete. Urte aunitz daramazue lan horretan. Agerian da jendeak gero eta arropa gutxiago eramaten duela, batez ere jende gazteak. Iritzi desberdinak dituzue gai horren inguruan.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, bainu gelako pisua zara. Iratxe, egunero jartzen zen zure gainean. Badira ordea bi hilabete begiratu ere egin ez dizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Euskarak Nafarroan / oztopo gehiegi
2. puntua: Agintariak aurka / herritarrak alde
3. puntua: Nork irabaziko du / gure sokatira?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kristorenak eta bi pasatuta, patera zahar batean iritsi zinen amesten zenuen lurraldera. Ailegatu eta segituan atxilotu zintuzten. Orain, hegazkin dotore batean sartu eta berriz ere zure lurraldera eramanen zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor semea eta Xabier aita zarete. Teorian biok ados zaudete gauzak hitz eginez eta elkarrizketaren bidez konpontzen direla. Kontua da hilabete badaramazuela elkarrekin mintzatu gabe, zuk Aitor, porrua erretzen duzula Xabierrek jakin duenetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Xabier hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso zortziko handian Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa