Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1418
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tolosaldean bolo-bolo dabilen gaia da Aralarren egin nahi diren mendiko bideena. Zuek ikusi nondik kantatu. Adibidez, Zaldibian bi pankarta azaldu dira: “Herriak herri, mendiak mendi, Aralarren pistarik ez” dio batak, eta besteak “Gazte, zaldibitar, ganaduzale, mendizale, gu ere bideen alde” (bi pankartak azaltzen dira pantailako irudian). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amaia, eskotea zara; eta zu, Nahikari, gorbata. Zein da gizarte honetan estimazio gehien duena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure atzetik oraintxe itxi da ziegako atea. Datorren asteburu arte ez zenuke berriz zabaltzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetan, zuen baserrian biok bakarrik bizi izan zarete. Amaia morroiak, edo etxeko mutilak, jakin duzu Amets zure nagusiak herentzia edo ondoriotasuna elizari uzten diola. Hiruna bertso, zortziko handian, Amaia hasita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aiton amonak zarete, Amaia aitona eta Txomin amona. Gaur, amonak aitona harrapatu du bere gaztetako argazki bati musu ematen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Garmendia "Txuria"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, ezkontzera zoaz. Amaia, zure izeba mojak, logela eder bat oparitu dizu, bi oheko logela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Amaia, orain arte saio askorik izan ez baduzu ere, azken boladan saio mordoxka dauzkazu. Joxek, berriz, gero eta saio gutxiago dauzka. Hala ere, gaur saio berean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lau animalia zarete: txakurra, katua, sagua, txoria. Zuek jakingo duzue zein den bakoitza. Zer moduz konpontzen zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai ama eta Amaia alaba. Alaba duela urtebete ezkondu zen. Gaur, ordea, maletak hartu eta amaren etxera dator. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
