Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "prentsa" Lekua: BilboBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2139
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, astebete daramazue zuen lantegian greban. Gaur, etxeratzean, Jone amak triste ikusi zaitu, burumakur, eta zu animatzen saiatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuk gogoratuko duzun, baina duela pare bat urte plaza honetan, ni gai-jartzaile, heriotzari kantatzeko eskatu nizun. Ederto erantzun zenuen arren, zurekin zorretan nagoela iruditzen zait. Beraz, gaur, bizitzari kantatzeko eskatuko dizut. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Greba Orokorrean zaudete. Zu Ane piketean zaude goizean eta kaleak pasatzen ari zarela ikusten duzu egunero gosaltzen duzun taberna irekita dagoela. Urteak daramatzazu taberna horretan gosaltzen eta harreman sakon bat sortu duzu bertako langilea den Amaiarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Oihana Bartra, Joanes Illarregi, Amaia Iturriotz, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Basamortu baten oporretan zaudete Amaia, Joanes eta Ane. Bat-batean lanpara bat topatu duzue, igurtzi eta Oihana jeinua atera da. Beraz, Oihanari desio bat eskatu behar diozue bakoitzak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru etiketa eta galdera bat: emakumea, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz zorioneko edo hiru aldiz zapalduak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur gauen ez duzu lorik egin. Asko jota ordubete. Zer pasatu da? Zure ondoan bizi direnak zarataka ibili direla. Gau osoan geratu barik. Ezin izan duzu lorik egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Athletic-eko jokalariak zarete, Orsai musika taldea sortu duzuenak. Zazpi Katu gaztetxetik gonbidapena jaso duzue kontzertu bat emateko bertan. Eztabaidatzen ari zarete kontzertua eman ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko selekzioak noiz irabaziko du Euskal Herriko kopa? Noiz izango dugu bizkaitar bat Euskal Herriko txapeldun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etzi bost hilabete Jon Lopategi joan zitzaigula. “Jonek plan bat zeukan” izenburua zuen artikulua idatzi zenuen zuk BERRIAn. Zein zen Jonen plan hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
