Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Amuriza, Miren" Urtea: 2000Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1210
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu bertsolaria izango da eta Andoni honen jarraitzaile sutsua. Azpeitiko finala ikustera joan zen, eta ez dakigu zergatik, baina ondoeza egin eta erietxera eraman zuten Andoni. Gaur, Irazu bisitara joan zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko Arenalean bizi zaren atzerritarra zara. Joan den barikuan, jakingo duzue, Arenalean bertan Bai Euskal Herriari ekimenak ekitaldi berezia egin ebala saioaren ostean, eta zeu bentanatik begira-begira geratu zinen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, puntue barik bertso bat kantako dotsut, zure adiskide batek idatzie, Jexus Mari Irazuk; honelaxe dino: Bertsolari ta korrikalari euskalgintzaren zutabe Patzikurentzat funtzionario askorentzat sormen labe Etxenikeren aurrean berriz zientzia gizon goi ta behe ordu txikitan Glent Grand doblea belodromoan aldare zenbat aurpegi eduki leizken kara askorikan gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txominek mendiko erromeriak ezagutu zituen ondo; garai hartan ondo ibilitakoa da. Anjel Marik, berriz, beheko erromeriak, dantzaleku eta pub eta horrelakoak ezagutu ditu. Zeinek egin ote du neskatan gehiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-24 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Gaztea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zaharragoek errepikatzen dizuegun leloa da "gazteok etorkizuna ate joka duzue", baina zuok gazteok nola ikusten duzue etorkizun hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zaharragoek errepikatzen dizuegun leloa da "gazteok etorkizuna ate joka duzue", baina zuok gazteok nola ikusten duzue etorkizun hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zaharragoek errepikatzen dizuegun leloa da "gazteok etorkizuna ate joka duzue", baina zuok gazteok nola ikusten duzue etorkizun hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egun ere bortxaketak gero eta gehiago izaten dira, zoritxarrez, eta sofrituenak emakumeak eta haurrak dira. Zer deritzozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik datorren urtean Himalayara espedizio bat antolatuta dagoela, eta hor tartean direla Ana Arantzatik eta Xabier ere bai, ia arantzartua. Hi orain hil berri den Felix Iñurrategiren izpiritua izango haiz. Hagoen lekuan hagoela, emaizkiek pare bat aholku gazte hauei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaiguzue bizitzak zer oparitu dizuen zuei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
