Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Larrañaga, Anjel" Pertsona: Silveira, XabierBilaketa zehaztu
Emaitzak: 727
2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi apaiz zarete. Urte aunitz daramazue lan horretan. Agerian da jendeak gero eta arropa gutxiago eramaten duela, batez ere jende gazteak. Iritzi desberdinak dituzue gai horren inguruan.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Udaleko bi zinegotzi zarete. Aurten txupinazoarekin gertatu dena ikusita, hurrengo urterako lege berri bat pentsatu edo proposatu nahi duzue, berriz ere gauza bera ez gertatzeko. Dena lege berriekin konpontzen da, eta zuek ere zerbait pentsatu nahi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gazteek beste pertsona batzuk ezagutzeko arazoak dituztela-eta ligatzeko ikastaroak ematen hasi dira. Zuek horietako batean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko ordu biak dira, eta taberna bateko komuneko ilaran zaudete biok. Azken hogei minutuetan ez da aterik ireki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier arrantzale zaharra eta Iker berria zarete. Ikerrek oraintxe harrapatu du bere lehen arraina kanaberarekin, baina ez da uretatik ateratzeko gauza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-28 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure arazoengatik zure bizitzaz aspertuta, zure buruaz beste egiten saiatu ondoren, gaur ospitaleko ohe batean esnatu zara. Zer pentsatzen duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Aberatsak ez daki / errukia zer den Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Biok oso gaztetan utzi zenituzten ikasketak eta gaur alaba etorri zaizue erranez ez duela ikasten jarraitu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Muniategi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauts bihurtu dira orain dela urte batzuk zuek biok zenituzten ametsak. Zuk, Xabier, zeure buruari botatzen diozu horren errua. Igorrek, ordea, bertzeen errua izan dela uste du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor semea eta Xabier aita zarete. Teorian biok ados zaudete gauzak hitz eginez eta elkarrizketaren bidez konpontzen direla. Kontua da hilabete badaramazuela elkarrekin mintzatu gabe, zuk Aitor, porrua erretzen duzula Xabierrek jakin duenetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Xabier hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso zortziko handian Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, bainu gelako pisua zara. Iratxe, egunero jartzen zen zure gainean. Badira ordea bi hilabete begiratu ere egin ez dizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Euskarak Nafarroan / oztopo gehiegi
2. puntua: Agintariak aurka / herritarrak alde
3. puntua: Nork irabaziko du / gure sokatira?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa