Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1981" Lekua: IruñeaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1479
2024-02-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 1978ko San Ferminetan gazteak zineten baina urte hartan gertatutakoa oso gertutik bizi izan zenuten. Polizia zezen plazara sartu eta sarraski bat izan zen: German Rodriguez erahila, balaz zaurituak, milaka pilota jaurtiketa... Martin Villa, orduko poliziaren arduradun eta Espainiako barne ministroa Iruñera dator berriro. Protesta ekitaldira joan zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertze garai bateko kontuak dirudien arren berriz hizpide pilotakadak eta polizien kargak. Tolosako inauterietakoan begian zauritua bada eta ikusmenaren zati bat galdu omen du; Bilbon duela urte pare bat; hemen Iruñean ere izan zen antzekoa… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ongiaz eta gaizkiaz aritu gara. Jone zu izanen zara Joanesen ongia. Saats gaizkia. Egoera batzuk paratuko dizkizuet eta bakoitzak bere jarreratik zer eginen lukeen. Jonek ongitik, Saatsek gaizkitik eta Joanesek benetan zer eginen lukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sabin Abarrategi, June Aiestaran, Janire Arrizabalaga, Kattin Madariaga, Eki Mateorena, Jon Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aztertu diren figurak dira erdigunearena eta periferiarena. Baina zer dira? Zer dago zuen bizitzan erdian eta zer bazter batean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-29 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Nafarroa Garaiko txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek pixka bat zaharxeagoak zarete, hamasei-hamazazpi urtekoak; eta Andoni Aitorrekin gustatzen da, baina orain arte ez du une aproposik aurkitu, eta gaur, ustekabean, taberna bateko mahaian topo egin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-26 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendizabal, Revillaren papelean jarri zuten eta Sarasua bere zaintzailearenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: I. Lazkano izango da EEUU-etatik etorri den estranjeroa edo; I.Elortza, berriz, 4 kalabaza edo 4 suspentso atera dituen iruñear gaztea; E.Arozena, alde zaharrean bizi den 80 urteko amoña; Narbaiza, Iruñako alkatea; eta Larrañaga, taberna batean lan egiten duen tabernaria. Nola pasatzen dituzue San Ferminak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Konta iezazkiguzue eskola garaiko pasadizoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-18 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, Fidel Castro eta Egaña, Manuel Fraga. Honek oraintsu bisita bat egin dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten "Riau! Riau!" kendu den bezala, Alkate jaunak heldu den urtean "Txupinazoa" suspenditu nahi du. Mendizabal, Alfredo Jaime, Iruñeko alkatea, edo auzapeza izanen da; eta Maddalen Lujanbio, Iruñeko gazte bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-14 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ospatzen da Frantzian festa Nazionala. Frantses Iraultza hasi zela gaur betetzen dira 200 urte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pasa den astean PSNren eta Navarra Sumaren botoek eragotzi zuten Mañeruko herria eremu erdaldunetik eremu euskaldunera pasatzea. Aspaldiko eskea da mañeruarrena, eta udalak aspaldi eskea egin bazuen ere, parlamentuak ezetza eman dio.Zuek, Beñat eta Saioa Mañeruko bi herritar zarete. Uste zenuten parlamentuak errespetatuko zuela herritarren gehiengoa, baina azken horren erabakiak etsita utzi zaituzte. Eman beharreko urratsez ari zarete hizketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Izaro Bilbao, Eki Mateorena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Izaro duela urtebete baserri bat erosi zenuen hiritik aldegin eta lasai bizi nahi zenuelako. Baserri egokia harrapatu zenuen; deus gabe inguruan, lasai-lasai… Azken astean nabaritu duzu furgonetak heldu direla, adreiluak, zementua…Ekik etxe bat egin behar du zure ondo-ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Zu, Irantzu, Maddiren alaba zara. Unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
