Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Saio mota: Jaialdia Bilaketa hitzak: IzugarriaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 24
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Honez gero jubilazioa nahiko gertutik ikusten duzue eta jubilatutakoan nola bizitzeko asmotan zabiltzate? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-06-08 Biarritz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Palestinar eta israeldar gaztetxoak zarete. Elkarrekin jostatzen ari zaretela, sirena hotsa entzun duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte asko pasatu ditu Ezker Abertzaleak legez kanpo. Aurten, beste bi alderdirekin batera, Bildu markarekin, lortu dute hauteskundeetan egotea. Hego Euskal Herrian emaitza ederrak lortu dituzte, eta Gipuzkoan uholde bat izan da, eta Lasarten ere bai. Eta, gainera, aukera egon badago alkate berri bat izateko. Gerta daiteke, zergatik ez? Nik jakin nahi dut zuen ustez zer aldatuko litzatekeen Lasarten, aldaketa hori gertatuko balitz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi pertsona ezagun zarete: zu, Andoni, Jose Maria Aznar, eta zu, Peña, Mariano Rajoy. Badakigu Rajoy, zu izango zarela PPko buru hemendik aurrera. Hala ere, badituzu zalantzak Euskal Herriarekin nola jokatu erabakitzeko orduan. Aznar laguntzeko prest daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia ez da denontzat berdina. Zu, Murua, inoiz ez zara joan operara garestiegia delako, eta halan ta guzti orain gutxi erre den Barcelonako Lizeoa zure diruaz ere konponduko dute. Zuk, Sarasua, aurreztutako diru guztia UGTko kooperatiba baten sartu zenuen etxe bat erosteko asmoz. Orain ez diru eta ez etxe. Eta zu, Sorozabal, jubilatua zaitugu 40.000 pezetako pentsioaz, eta gainera datorren urtean gutxitu egingo dute. Nola sentitzen zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 21 urte bete dituk gizona ilargira iritsi zenetik. Izugarrizko garrantzia eman zitzaion bere momentuan, baina hainbesterainoko aurrerapena ote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anjel Mari, orain arte haurdun zinen, erditu eta seikiak izan dituzu. Erditze horretan Sebastian izan da aurrena ateratzen eta Sarasua azkena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi anaia zarete. Juan Mari anaia zaharrak ez du ikasketarik baina aberasturik dago. Unai anaia gazteak berriz, sekulako karrera ikasi du baina ez du lanik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Errauskailuaren aurkako gose greban zaudeten bi guraso zarete. Amets, ezin duzu gehiago; zu, Aitor, greban jarraitzeko prest zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xalbador egunak urtero lelo bat izaten du, aurten Xalbador eta orain ehun urteko Urepele. Nola irudikatzen duzue orain ehun urteko Urepele? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Karabana luzea, kilometrikoa, eta hortxe dago Beñat auto barruan, gogaituta, hondartzara heltzeko gogoz; Berangon dago, semaforo parean geldituta, eta Andoni kristal-garbitzailea hurbildu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Osaba-ilobak zarete zuek, Mañu osaba eta Manolo iloba. Azken hamar urteotan osaba zaintzen egon zara zu, Manolo, aberatsa zelakoan. Gaur jakin duzu zentimorik ere ez duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1974-12-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Imanol Lazkano, Mattin Treku "Mattin"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hau eguneroko gertakizuna da eta Bergaran ere uste dut gertatuko dela, gure herrian gertatzen den bezala: haurrak ikastolara bidali bai, baina etxean erdara egiten da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa