Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XXI Gai-jartzailea: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 72
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Jarritako gaia: Ametsak eta ilusioak gainezka dituzuen hamasei urteko bi neska gazte zarete, Baina Onintza Euskal Herrian jaio zen eta Oihana Saharan. Zuen etorkizunari buruz hizketan hasi zarete. Izan hizkuntza, hezkuntza, ezkontza... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Lehenengoa
- <
- 2
- 3
- 4