Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Maia, Jon Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 229
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko hamaikak dira. Oraintxe jo du txirrinak, eta patiora atera behar duzu. Baina gaur erabaki duzu ez duzula pilotan egingo, ez zarela lagunekin paseatzen ibiliko, ez zarela musean jardungo. Gaur patio erdian zaude eta bertsotan egitea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sebastian, zortzi urteko mutikoa zara. Zure logelan sartu zarenean, Jon, aita, zure itsulapikoa eskuetan duela harrapatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-01-12 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Jon Maia, Ainhoa Munitxa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola egin zerate bertsolari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asko eztabaidatzen da gaur egun egiten den bertsolaritza ere. Saio bakoitzetik batzuk beti gustora ateratzen dira eta beste zenbait berriz kritiko. Zuek nola ikusten duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-13 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maia, erlea zara eta egunero bezala lorez betetako arbolara joan zara, eta hor ikusten duzu Unai, baserritarra, pestizida botzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi presoren senideak izango zarete, eta gasolindegi batean egin duzue topo. Zu, Beñat, kartzelatik bueltan zatoz, eta zu, Jon, kartzelara zoaz, bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste hizkuntza batzuen aldean berandu, 1945ean, argitaratu zen euskarazko lehen liburua. Geroago, 1643.urtean, Axularren Gero liburua argitaratu zen eta bertan, Sarako erretoreak kontatzen du zein txarra den lanak gerorako uztea, ez omen da zilegi. Zuek biok garai hartako bi gizon zarete, liburua irakurri berri duzue eta Iñaki ados dago liburu horrek dioenarekin, "ezin dira gauzak gerorako utzi". Xebastianek, berriz, patxadaz hartzen ditu lanak, eta jakina, ez dator bat liburuan irakurri duenarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-31 Durango Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, lotan zaude, ametsetan. Urrunetik habanera doinuak entzuten dira, baina amets horrek amaiera txarra dauka. Zure ametsen amaiera, zati txarra, Andoni Egaña da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianek txapelketa batean bertso baten bukaeran hala esaten zuen: "Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira". Jonek, Sebastianen puntua erabiliz bertso berriak egin zituen. Orain zuek izango zarete Xabier Agote eta Urko Mendiburu, orain gutxi Atlantikoa arraunean igaro duten bi aurraunlari horiek. Zuen ikuspuntua eta haiena diferentea izango da itsasoari buruz. Urko eta Xabierren ikuspuntua zein litzateke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semiak zarai. Zuk, Maia amak, Saharako haur bat apadrinaiteko asmua duzu, hilero diru kantitate bat haurrari bialduz. Gaur, Irazuri, hamar urteko zure semiari, zure asmuen berri emon zatzu, asteroko pagatik erdixa bat kenduz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskolarteko bertsolari gaztetxoen VII. txapelketa 1987-04-30

Eskolarteko bertsolari gaztetxoen VI. txapelketa 1986-05-17
