Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa
Hasiera data
1962-07-08
Bukaera data
1962-12-09
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Historia
Lazkaoko Txikia Oiartzungo Handiarekin zirika

Non-noiz: Abenduaren 12an Hernaniko Aitor zineman jokatu zen finala. Zinema bete-bete, entzuleak txalo eta orro egiten zuen Mitxelenarekin, eta barre eta oju Lazkao-Txikirekin.

Bertsolariak: Lehen aldiz, izen ematea libre izan zen. 40 bertsolari inguru.

Sailkapena:
Txapelduna: Jose Joakin Mitxelena
Txapeldun orde: Jose Migel Iztueta "Lazkao-txiki".
Finalistak:
Akilino Izagirre "Zepai"
Txomin Garmendia
Jesus Alberdi "Egileor"
Imanol Lazkano
Jose Luis Lekuona "Lexoti"
Manuel Uranga

Gero eta erronka estuagoa: Zortzi bertsolarik hasi bazuten ere saioa, Txomin Garmendia, Imanol Lazkano, Lazkao-Txiki eta Mitxelenak egin zuten aurrera. Buruz-burukora nor pasatu, ederki igarri zuen Lazkanok. Lau oinak emanda bertso hau osatu baitzuen:

LAZKANO:
Hemen juratuak du
erabaki aukera
ta aurki eman diot
gauzari tankera
Garmendia guretzat
zetorrek galera
bi gazteak atzean
bi zaharrak aurrera

Azken epaiak ere, ez zuen zalantza handirik izan, Txomin Garmendiak kontatzen duenez: "Epaimahaikoak gela aparte batean biltzen ziren erabakia hartzera. Sartu orduko atera ziren, egun hartan ez zen dudarik Mitxelenarekin. Mitxelenak oso ondo egin zuen bertsotan.

Faseak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Kanporaketak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finalaurrea
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finala
Saioak
1962-07-08 Bergara Txapelketa
1962-07-22 Deba Txapelketa
1962-08-02 Azpeitia Txapelketa
1962-08-04 Oiartzun Txapelketa
1962-09-30 Beasain Txapelketa
1962-10-07 Tolosa Txapelketa
1962-11-11 Eibar Txapelketa
1962-12-09 Hernani Txapelketa
Sailkapena
1. Joxe Joakin Mitxelena
2. Lazkao Txiki

Txapelduna
Mitxelena, Jose Joakin
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin