Periodical Performances - View details To know more about this section
Durangaldea Uztabarritzen (2. 2022)
Irformation
- Performance type
- Bertso ekitaldia
- Beginning date
- 2022-04-02
- Final date
- 2022-05-21
- Extension
- Durangaldea
- Extension
- Eskualde mailakoa
Participants
- Organizers
Durangaldeko Bertso Eskola - Participants
- Conductors Team
Altzerreka, Iruri Berriozabal, Maite Juaristi, Itxaro Otxandioko Bertso Eskola Romero, Beñat Urien, Ainhoa
Description
- Oinarriak
2021ean Durangaldeko Bertso Eskolatik "Durangaldea Uztabarritzen" zirkuitua sortu zen. Durangaldeko hamaika txoko zapaldu zituen martxoan hasi eta uztailaren erdialdera arte. Jarritako helburuak burutuz, gainera: bertsolaritzak, beste ekintza kulturalek bezala, osasun larrialdia dela-eta jaso zuen kolpe gogorrari erantzun guran Durangaldeko herrietan bertsoa presente egotea. Horrez gain, bertso eskola osatzen duten kideek, bertsolari zein gai-jartzaileek, plazetaz gozatzeko aukera izan zuten, eta gonbidatutako bertsolariekin harremanak egiteko balio izan zuen zirkuituak.
Horiek dira, hain zuzen ere, aurten jarraitu gura diren helburuak. Hargatik, Durangaldeko Bertso Eskolatik "Durangaldea Uztabarritzen" zirkuituaren bigarren edizioa antolatu dute. Iazko hamaika saioen aldean, aurten sei saio osatzea erabaki dute, saioen erakargarritasunaren alde. Iaz zirkuituak zapaldu ez zituen txoko berriak zapalduko ditu.
Gainera gonbidatu gehiago izango ditu zirkuituak aurten. Iaz bederatzi gonbidatu izan ziren; aurten, saio gutxiago badira ere, gonbidatu gehiago ekarriko dira.
Bertso-eskolako kideek tokian-tokian laguntza eskaintzeko gertu dauden herritarrekin antolatuko dituzte saio guztiak, bertso eskolak duen esanahiari zentzua emanez.