Bertsos - View details To know more about this section
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2007-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio: Larrua jotzea ze ote dan
ta hainbeste jende begira
ejenplu batez azalduko det
pandero baten harira:
behatza tente jartzen da eta
ahal dala gogor jo tira
ta jo ezkero ondo jo ezkero (bis)
kriskitinak aitzen dira.
X. Paya: Amodioa egitea da
mutilzarraren desira
neska bat hartu eta eroan
bere gelaren erdira.
Baina zer nabil hauxe esaten?
Ze luzamendu! Ai tira!
Narru jotea lakoa da baina (bis)
"Maite zaitut" esan bi da.
U. Iturriaga: Hartu emonak bi behar dauz behintzat
ez dago esan beharrik
ta egiten dabe sarri dauzenak
gaba ilunean itxarrik;
Durangon badau leku egoki bat
ez eben egin alperrik
banku batera joatea lez da (bis)
transferentzia bat bakarrik.
J.M. Irazu: Ta hiruretatik nik zein hautatu
esan behar det banan-bana;
egia esan larru jotzea
gehien gustatzen zaidana;
maitasunakin ez dago gaizki
kandela arteko plana
eta ahal dala izan ditzala (bis)
hartua eta emana.