Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Aitor, zauri bat egin duzu besoan, eta Iñaki erizaina puntuak ematen hasi zaizunean, konturatu zara dardarka duela eskua.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Zerbait egin behar zen
zauria itxi zedin
baina zu eta ni gaur
ez gaude ezberdin
izutu egin nauzu
dardara horrekin
lehengoa itxi baina
berririk ez egin! (bis)

I. Gurrutxaga

Benga etorri zaitez
ez egon atzean!
Ondo zaude Gurutze
Gorriko etxean
ta asmatzen ez badet
zasta bakoitzean
igual egingo dizut
punto de kruz-ean. (bis)

A. Sarriegi

Horrelakoik ez det nahi
nere etxerako
idea utz ezazu
beste baterako!
Astirik ez daukagu
punto kruz-erako
odolustu egingo naiz
zuk bukatzerako! (bis)

I. Gurrutxaga

Ez etorri aitzaki
merke horiekin!
Zuk erabaki zazu
noiz ta nola egin.
Nahi badezu egingo
dizut arin-arin
Aitor Sarriegiren
inizialekin. (bis)

A. Sarriegi

Profesional ona
biharko egunean
igual izango zera
behar den unean
baina esperientzi hau
modu txukunean
badaezpada ez jarri
curriculumean. (bis)

I. Gurrutxaga

Curriculum kontuak
zabiltza aipatzen
erizain tituloa
hoi lehenengoa zen
medizinan lekurik
ez didate jartzen
beraz eskerrak ez det
bisturia hartzen. (bis)