General search
New search Bertsolari: "Etxaluze, Joxe Mari" Name of person: Usarralde, InaxioRefine your search
Found results: 542
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mezu bat jaso duzu mugikorrean, Aitor. Zer mezu den jakiteko bi aukera dauzkazu: Iñaxiok mezu bat dauka eta nik beste bat; zuk esan zeinena nahi duzun, aukeratu bietako bat (Saroirena aukeratu du). Honela dio: " Zorionak zure finaleko saioagatik. Belodromotik bueltan lau puntu kendu zizkizuna". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-03 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iban Urdangarin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urriaren 16an jaialdi erraldoi bat egitekoa da Ordizian, herrien edo nazioen autodeterminazioaren alde. Eskoziarrak etorriko dira, herri kirolak izango dira eskoziarren eta euskaldunen artean, haurrentzako ekitaldiak izango, kontzertuak...Zuek herri ekimen horren bi antolatzaile zarete. Jaialdi hori bereziki zertarako aprobetxatu beharko genuke? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egun badirudi gehiengoak zer egin, horrela mugitzen garela. Gehiengoak hala uste du, gehiengoak hala egiten du... Besterik ez da agertzen egunkarietan ere. Baina kanta itzazu Maialen gutxiengoa izatearen plazerak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zu zaitugu Kupidoren gezia. Nola erabakitzen duzu zein bihotz zulatu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bixente, aipa itzazu maitasunaren indarra galtzeko arriskuak. Eta Maialenek maitasuna indartzeko bideak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iñaki zuhurra da, eta sentimentuei eutsiz hotz jokatu behar dela deritzo. Jokinek, berriz, zirt edo zart egin behar dela deritzo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Lizarreta, langilea zara eta Abuztuan hilabete bakarrik izaten duzu opor, Igor, berriz, ikaslea da eta hiru hilabeteko oporrak izaten ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-23 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joxe Lizarreta epailea da eta Unai Iturriaga intsumisoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-17 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Asteburu honetan Usurbilen sagardoaren eguna ospatzen zen eta atzerriko sagardogileekin harremanetan jarriak zirenez, hiru bertsolari sagardo kanpotarren ordezkariak ziren: Sorozabal, sagardo ingelesarena, Galesen egiten denarena alegia. Mendizabal, Asturiasko sagardoarena eta Egaña, Normandian egiten denarena. Lehenengo kanpotar ordezkari bakoitzak, Sebastian Lizasori agertuko dio zer eskeintzen dion, eta probatu ondoren, honek bere eritzia eman. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta, Joxe Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu Joxe, iritsi zara zapatak lotu ezin dituzun adin tamalgarri horretara. Aldamenean iloba gaztea jolasean. Nola konpontzen zarete? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa