General search
New search Bertsolari: "Harinordoki, Jean Louis "Laka"" Name of person: Ibarra, IratxeRefine your search
Found results: 746
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xabi Bizkaiko txapelduna da, eta Etxahun txapela. Egin dezagun atzera. Atzo ezagutu zenuten elkar, baina orain arte ez duzue elkarrekin egoteko aukerarik izan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Mugikorrean mezu hau jaso duzu: Tabernan sartu zarenetik ez dizut begirik kendu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Amaierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
-
1. Puntua: Zer falta du Markinak / Bilbok badaukana?
2. Puntua: Gero txoznetarako / zandaliakaz txarto
3. Puntua: Palan eta bertsotan / ta bietan ona
4. Puntua: Zuretzako zer dira / Igor eta Unai?
5. Puntua: Eta nogaz joango / zara Cadizera?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikote bat zarete; Fredi mutila eta Iratxe neska. Autoa hartu eta autoen zinema batera joatea erabaki duzue, non autoak iladan jarri eta film bat jartzen duten. Ohartu zarete inguruko auto guztietan bikoteak besarkatuta daudela, musuak ematen ari direla, baina zuek biok geldi-geldi zaudete, eta Frediri zerbait egiteko gogoa sartu zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nafarroako Bardeetara jo behar dugu orain. Zu, Iratxe, artzain ibili zara beti Bardeetan, beti ezagutu duzu tiro poligonoa, ikusi izan duzu ardiak nola aztoratzen diren. Baina gaur, James Bond jaitsi da zure artaldearen erdira paratxuta batean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakigu zuk zer pentsatuko duzun bi hauen elkarrizketa entzunda. Zu zara hilkutxa barruan egon den emakumea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iratxe hiru urteko ume bat da eta udara osoa pasa du ikastolara joan nahi duela esanez. Gaur iritsi da joateko ordua eta negarrez hasi da. Maialen, bere ama, kontsolatzen saiatzen da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Iratxe, madalena bat zara, eta zu Fredi galleta Maria. Denbora pasatu ahala, zergatik gogortzen da Iratxe madalena, eta Fredi galleta bigundu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetatik alkohola eta drogak izan dituzue lagun festetan. Uzteko garaia iritsi dela pentsatu duzue. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua Laskarai
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur goizean, mendira joan zara Maddirekin. Bidean, minutu oro geratzen da Maddi argazki bat atera eta Interneten zintzilikatzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
