General search
New search Bertsolari: "Lekue, Etxahun" Place: DonostiaRefine your search
Found results: 3904
2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
