General search
New search Bertsolari: "Xardia" Name of person: Ibarra, IratxeRefine your search
Found results: 743
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda hitza
Proposed topic:
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Iratxe: Egunsentia
Mantxi: Gaua
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Andoni Otamendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni zazpi aldiz ezkondu da eta beste hainbeste aldiz banandu. Iratxerekin sei hilabete egin eta ezkontzeko eskatu nahi dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nafarroako Bardeetara jo behar dugu orain. Zu, Iratxe, artzain ibili zara beti Bardeetan, beti ezagutu duzu tiro poligonoa, ikusi izan duzu ardiak nola aztoratzen diren. Baina gaur, James Bond jaitsi da zure artaldearen erdira paratxuta batean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
-
1. Puntua: Zer falta du Markinak / Bilbok badaukana?
2. Puntua: Gero txoznetarako / zandaliakaz txarto
3. Puntua: Palan eta bertsotan / ta bietan ona
4. Puntua: Zuretzako zer dira / Igor eta Unai?
5. Puntua: Eta nogaz joango / zara Cadizera?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikote bat zarete; Fredi mutila eta Iratxe neska. Autoa hartu eta autoen zinema batera joatea erabaki duzue, non autoak iladan jarri eta film bat jartzen duten. Ohartu zarete inguruko auto guztietan bikoteak besarkatuta daudela, musuak ematen ari direla, baina zuek biok geldi-geldi zaudete, eta Frediri zerbait egiteko gogoa sartu zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-11 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Amaia Telletxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu Amaia Txabeli izango zaitugu, Julio Iglesiasen alaba, eta Iratxe berriz Chiapasetik etorritako neska motza. Emakumearen egunaren inguruan topo egin duzue eta elkarri zuen arazoak kontatzen hasi zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-16 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amodio gau baten atarian zaudete. Zuen sentimentu, poz, kezka eta bildurrak jakin nahi ditugu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nola ikusi duzue batak bestea Bizkaiko Bertsolari Txapelketan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-03-03 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Iratxeren bizitza sentimentala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Ormaetxea Zenikazelaia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok 10 urte daroazuez nobioak bezala irteten eta denbora luze honetan zure mutil lagunak, Unaik, egin duen gauzarik ausartena musukatzea izan da. Gaur betiko lekuan elkarrizketan zaudetelarik, Unaik zera esan dizu: Nahi al zenduke umerik edukitea, maitea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-02 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek lau komunikabide zerate: Telleria izango da irratia; Peña, telefonoa; Lujanbio, telebista; eta Iratxe, egunkaria. Zuotan zein da garrantzitsuena gaur egunerako? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
