General search
New search Medium type: "Betacam" Name of person: Arzallus, AmetsRefine your search
Found results: 3334
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Amets, aitona eta Aroa, amona Beste askotan bezala, Julio iloba txikia zaintzen utzi dituzte aitona-amonak. Jolasean dabiltzala baloia zuhaitz batean trabatuta geratu zaie. Geroztik ez da bakerik etxean. Iloba petralduta erreguka ari zaie baloia zuhaitzetik behera bota dezaten. Aitona-amonek dagoeneko ez dakite zer egin. Zuhaitz azpian jarri dituzte eskailera, soka, erratza… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-14 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Baldintza igaro dugu, eta orain Nor-Nori dator. Ametsek elkarrizketa bat egingo dio euskaraz hitz egiteko eragozpenak soilik jartzen dituen Nafarroako presidenteari. Ez dakit izena aipatzea merezi duen ere: Miguel Sanz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
