General search
New search Medium type: "Hard disk" Name of person: Uria, JoneRefine your search
Found results: 1111
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Amagoia Mujika kazetariak argitaratu zuen artikulu bat “Ondo haserretzearen artea” izenekoa. Oso erraza dela haserretzea zioen, baina oso zaila neurrian asmatzea, pertsona egokiarekin, helburu zuzenarekin… Hemen lau egoera haserretzeko modukoak eta ea neurria topatzen diozuen.
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-08 Portugalete Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur betetzen dira 10 urte Gure Esku Dagok deituta erabakitzeko eskubidearen alde Iruñea eta Durango lotu zituen giza-katea egin zela. Bertan hartu zenuten parte zuek ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka, Jone Uria
[Extempore verse]
Stanza name:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-12 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Aitor Servier
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zalantza askorekin hartu zenuen erabakia. Gaur argi ikusi duzu asmatu zenuela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Irratiko kazetariak zarete. Elkarrekin, goizeko albistegi nagusia egiten duzue. Goizeko bostak dira, eta, kafe-makinaren ondoan zaudete, lanean hasi aurretik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zortzi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuen haurrak zuekin lo egiten jarraitzen du. Miren, Jonek esan dizu badela garaia ohitura hori alde batera uzteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lankideak zarie. Jubiletako 3 urte falta jatzuez. Pentsiñoak ordaintzeko geroz eta diru gitxiago dagoela entzuten dozue behin eta barriro komunikabideetan. Arduratuta zagozie. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarie. Asteburu pasarako hotela jatordu guztiak barne hartu dozue. Buffetera bajatu zarie armosetan. Jone, orain ordubete amaitu dozu jaten eta gelara igo zara. Mirenen bila bueltau zarenean, ondiño be, jan eta jan jarraitzen dabela ikusi dozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
